Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erlijio ohiturak

Erlijio ohiturak Umea jaio eta berehala bataiatu behar izaten zen. Ohiturak aginduta, jaio eta bederatzigarren egunean, amak umea elizan sartu behar izaten zuen. Oinarrizko eskolak ikasita, 14 urterekin bukatu zuen eskola Aretxabaletako nazionaletan. "Porrukue" etxeko Sabino, Oñatiko parrokoa izango zena, izan zuen ikaskide Aretxabaletan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umea jaio eta berehala bataiatu behar izaten zen. Ohiturak aginduta, jaio eta bederatzigarren egunean, amak umea elizan sartu behar izaten zuen. Oinarrizko eskolak ikasita, 14 urterekin bukatu zuen eskola Aretxabaletako nazionaletan. "Porrukue" etxeko Sabino, Oñatiko parrokoa izango zena, izan zuen ikaskide Aretxabaletan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan dozu, umia euki barri andria beratzigarren egunian, elizara fan bihar izaten zala?
- Elizara fan bihar izaten zan ordun, danak, elizara sartu bihar izaten ziren.
- Beratzigarren egunien?
- Beratzigarren egunien.
- Eta hori zeatik?
- Hori preguntau elizako gizoneri.
- A, relijiñoko ohittura bat?
- Lehenaoko legiek, elizien legiek ziren horreik. Gero umiok aurrera kristau izan daittezen-edo, ez dakit ba zertako…
- Baiña bautizau baiño lehenago?
- Bautizau ba jaixo ta zerien. Ez dakit oin bautizauta, bautizau jaixo ta segidan itten ziren orduen ta. Orduen bautizauta egongo zan segurutik.
- Baiña beratzigarren egunien?
- Elizara sartu bihar izaten zan. Ama umiakin, bai. Orduan zera itten zanien gaiñera, bautizua itten zanien gero bolua egoten zan, zerien botata.
- Bai, hori neuk be ezagutu dot.
- Elizpeien hango zalapartia, bata bestien gaiñiaen. Karameluak eta txakur haundixak, eta bueno, istorixa batzuk orduen, bueno. Bai gizona.
- Orduen Eskoriatzako maristetatik, Atxabaletan Don Isidrokin…?
- Bai, hor akabo geben guk gere karreriori.
- Baiña ze egon ziñan orduen, nazionaletan?
- Eskuela nazionala zan, bai. Oñatiko parrokua, Don Sabino eta ni banku baten egoten gitzen. Oin jubilau da hori, ya.
- (…)
- Don Sabino hemengua da, ala?
- Hemengua hori, hemengo Porrukue, hor dau ortua ta zerien, hantxe behera goiazela, lehengo parte, honeik etxe zaharrak, lehenguak akabaitten diren lekuen, azkeningo etxia.
- Orduen hamalau urte arte eskolan?
- Bai, hamalau urteaz kalera, “sumar, restar ta multiplicar” ikasi ta beste holako gauza batzuk, leidu eta zer batzuk, orduen diktadua eta zera itten zan, leidu ta guk eskribiu zerien ta.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia