Aretxabaleta (Gipuzkoa)

27 urterekin, kalera bizitzera

27 urterekin, kalera bizitzera Barriara desterratutako abade nazionalista baten kontuak azaltzen ditu Pedrok. 27 urte zituela, Zerrajeran hasi zen lanean, eta kalera etorri zen bizitzera. Jubilatu arte jardun zuen Zerrajeran lanean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Barriara desterratutako abade nazionalista baten kontuak azaltzen ditu Pedrok. 27 urte zituela, Zerrajeran hasi zen lanean, eta kalera etorri zen bizitzera. Jubilatu arte jardun zuen Zerrajeran lanean.

Transkripzioa

-Nire koñatuak esaten dau San Bernarduetan fan zera, hara, Barriara, eta konfesau eta itteko amak, ez dakitzu? Zerien eta, fan da konfesetan eta han abade bat ba gorrixa zalako-edo…
- Abadia?
- Desterrauta euena zerien, Barriara, eta preguntau meza faltia, eta meza faltia zela ba hola eta hola, goittik behera ordu bete baiño gehixau bihar zala eta behetik gora aldatza haundixa eguela eta ordu ta erdi edo gehixau Araoztik Degurixara fateko biher zala, eta zerien ta, hori ez dala pekatu eta holako zera beeguen ez fateko esan otsen horrek. Honek Koruetan euenak entzun baleu hori! Eta gero preguntau otsen, hemen Mondrauen euen e… bera zela zan be bera, preguntau otsen hor euen abadiatik, eta ha frankistia zan eta “fulano hor jak Mondrauen?” “Bai”, ta “Ha frankistia dalako han jare eta gero ni hemen nak honeikin moja txatxalokin”, nazionalistia nintzalako atzera zeorrek, abadiorrek. […] gaur be esango leke, larogeta zazpi urte egindda dauka baiña, larogeta zazpi, urtia ointxe, hillaren lauen, baiña onddiok burua ondo dauko, bai.
- Zu zeu noiz arte egon ziñan baserrixan, betik bizi izan zara baserrixan edo kalera etorri ziñan?
- Ez, ez, ni fabrikan hasi nintzan eta kalien bizi izan naz.
- Zenbat urtekin hasi ziñan fabrikan?
- Fabrikan hogeta zazpi bat urteaz edo. Gero Zerrajeran ibili nitzan eta Zerrajeratik jubilau nintzan eta berrogeta zortzi urte; baserrixen be egon zan orduen zerbat gure euenak zera pagau, autonomuena-edo, oin Agraria urten dau baiña ordun ez euen, eta han beratzi urte edo pagauta neukan eta gero fabrikan hogeta hemeretzi urte ba, “cuarenta y ocho años”era zera kotizauta Seguridade Soziala etorri jaten zeori papelori.
- Hogeta zazpi urtekin ya baserrittik urten eta kalera etorri ziñan?
- Bai.
- Zerrajeran in zittun horreik jubilau arte?
- Bai, zerrajeran jubilau arte.
- Zu koperatibetan eta ez ziñan ibilli?
- Ez, ez nitzan kanbixau zera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia