Aretxabaleta (Gipuzkoa)

"Txomin Alanbrero" argi kobratzailea

"Txomin Alanbrero" argi kobratzailea <p>Eskola garaian pilotan jolasten zuten elizpean. Txirikilletan garizuman jolasten zuten. Futbolean kaletarrek gehiago egiten zuten baserritarrek baino. Baserrian Zerrajeraren argindarra zuten. "Txomin Alanbrero" deitzen zioten argi kobratzaileari. Argia oso eskasa zen, baina etxe guztietan jarri zituzten kontadoreak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola garaian pilotan jolasten zuten elizpean. Txirikilletan garizuman jolasten zuten. Futbolean kaletarrek gehiago egiten zuten baserritarrek baino. Baserrian Zerrajeraren argindarra zuten. "Txomin Alanbrero" deitzen zioten argi kobratzaileari. Argia oso eskasa zen, baina etxe guztietan jarri zituzten kontadoreak.

Transkripzioa

- Eskola denporan ze jolas klase-ta itten zittuein?
- Ba, jolasak holako ze haundirik ez, orduen mutiko txikiñak gitzanien…
- Baiña pote-poteka-edo…
- Bai, holako zerak bai, eta txirikilletan garizuman eta holako zelebrekerixa batzuk.
- Zuek be txirikilletan garizuman itten zeuein e?
- Bai, zuek be bai hala?
- Nik neuk ez dot sekula ezagutu jolas hori, baiña Oñatin be batzuk esan dostai txirikilla zala garizumako jolasa.
- Bai, garizumako jokua izaten zan.
- Eta txirikilletan, gero pote-poteka eta itten zeuin?
- Ez, tope-tope bai holako… ez naz akordatan holako zerik. Pelotan eta halako zeretan ibiltten gintzan, zeozertan, elizpeien. Eta hemen kalien frontoien zerien.
- Eta fubulian ta bape be?
- Orduen fubulerako ze haundirik ez euen artien hemen, hemengo ze… bai, batzuk itten euen orduen be fubolien, baiña gu baserrittarrok ez geuken kostunbrerik, hemen kalekuak bai, gero akordatan naz ni.
- Zuek arginddarra, zu mutikua ziñanian arginddarra baeuen etxien?
- Bai, baiña argi gutxi itten ebena, zeatik…
- Epurtargixen antzeko zerbait.
- Bai, epurtargixen antzekua. Olatetik euen linea bat ifiñitta hona, zera, ta hor ipurtargixa lakotxia argixori. Gero hemen Bolibartik edo atzera beste zer bat ifiñi euen eta orduan zerbait gehitxuau.
- Leheningo nundik eki zeuein?
- Leheningokua Olatekua izango zan, zeatik…
- Oñatitik ekarten zeuen?
- Oñatitik…
- Zerrajeratik.
- Zerrajeratik, ze hemen ibiltten zan “Txomin Alanbrero” kobretan etxerik etxe.
- Txomin Alanbrero?
- Bai.
- Hori zan elektrezistia?
- Elektrezistia, kobretan, kontadoriei begiketan. Papeltxua in eta zerien, etorri eta kontadoriei begitu ta hainbeste kobrau zeori ta… hori ibiltten zan.
- Halako argi gutxi eukitta eta kontadoria eta dana zeukatsuein?
- Kontadoria eta danak, honbre! Hori debalde sekula ez da hemen ezer egon e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia