Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aramaioko "Tuberoa"

Aramaioko "Tuberoa" <p>Etxean ura beti ezagutu du. Hodiak itxi egiten ziren eta Aramaioko "Tuberoa" ekarri zuten arazoa konpontzera. Urak berak uzten zuen "troskie"k ixten zituen hodiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean ura beti ezagutu du. Hodiak itxi egiten ziren eta Aramaioko "Tuberoa" ekarri zuten arazoa konpontzera. Urak berak uzten zuen "troskie"k ixten zituen hodiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxe barruen ura?
- Bai, etxe barruen ura, bueno, akordaten naiz etxe barruan gurien betik egonda ura, han goittik ifiñitta, onddiok deposittua han dau.
- A, teillatuko urakin…
- Ez, itturri batetik goittik. Geure esparruan urtenda, urteten dau itturri batek eta hango ura euen etxien. Baiña euken troskie, han bidien pasaten zan holako zerien baten ta akordatan naz goiko deposittotik behera zera euen, tubo hola estu samarrakin ifinitta eta troskiakin zarrau, gu mutikuak gintzala.
- Metala?
- Metala ez, bestie, troskie da beste…
- Zikiña?
- Holako, oin be Ugastegin han troskie esaten jakona badago, holakotxe maillak egoten dira zertuta, egindda, zerien. Izaten da hori gauze zer bat, harrixe be ez, baiña harrixen moduen gogor samarra, ta hori troskie da, bueno, hori, rarue ez jakittia zuek, troskie. Tubuak zerrau itten zittuen, enkanbio plomun ez zan pegetan, baiña beste tubuetan be pegau. Zementozko tubuak ziren honeik, eta…
- Uralitazko lehengo tubo zaharrak, ezta?
- Porlanezko tubuak ziren hareik zerak, ta hareik zulua be holakua eukein ta hari zulua zerrau in jakon, eta gero gu mutikuak gintzala Aramaixoko “tuberua” edo esaten otsen, Aramaixotik etorritta, holako zabalerako tubuak sartu zittuen zerien, eta hareikin ya bastante, haundixak ziren eta zerretako hareik, dana zerretako urte asko biher. Baiña gero ha troskie bidien euen harri zerien, goittik behera errekatxo moduen etorten euen hori. Berak urteten euen lekuen ez euken, ta gero goittik hartu euen ta gero troskiori eliminau zan.
- Hori zer da, urak berak erueten dauen zerbait?
- Bai, urak berak eukitten dau, Ugastegin be badau hori, Ugastegin han Ugastegittik […] aldera gatozela, troskie esaten jako hari, troska, eta han gure errekan bertan jausten dan lekuan zerien, bertako harrixen, haitxen gaiñien, holakotxe maillie egindda dauko urek.
- Guk metalakin Arantzazun…
- Metala, metal ure, baiña metal ure, ha bigunagua eta zeragua da baiña bestie gogor-gogor egitten da, ha […] masie letxe pegetan da hori, troskiori.
- Nik Lurgorrittan aldatuta dakot tubuak ziharo zarrauta metalakin, e? Gorri-gorri.
- Bai, hori gorrixa da, baiña bestia ez da gorrixa, bestia zela esango dotsut nik, honen kolore antzekue edo, honako ze bat, honetxen kolore antzekue. Bai, hori da, eta holakotxe maillak egitten dira goittik behera. Ugastegira faten bazara Juaneri esaiozu troskie nun dauen, fan eta harek erakutsiko dotsu, Juaneri, Juane Urkiari.
- (…)

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia