Ordizia (Gipuzkoa)

Eguneroko jakiak; angulak merke-merke

Eguneroko jakiak; angulak merke-merke <p>11-12 urte zituela gerra amaitu zen eta gosetea etorri zen orduan. Etxean behiak izaten zituzten, baina maizterrak ziren. Ekonomikan ogia egiten zuen amak. 12-14 lagun elkartzen ziren etxean eta gaztaina, talo eta sagardo nahikoa izaten zuten. Otorduetan barazkiak eta potajea jaten zuten eta igandeetan garbantzuak ziren jaki berezi. Arrain ugari izaten zen eta kalitate onekoa. Angulak merke izaten ziren; arrainen bat erosiz gero, eskukada angula oparitzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

11-12 urte zituela gerra amaitu zen eta gosetea etorri zen orduan. Etxean behiak izaten zituzten, baina maizterrak ziren. Ekonomikan ogia egiten zuen amak. 12-14 lagun elkartzen ziren etxean eta gaztaina, talo eta sagardo nahikoa izaten zuten. Otorduetan barazkiak eta potajea jaten zuten eta igandeetan garbantzuak ziren jaki berezi. Arrain ugari izaten zen eta kalitate onekoa. Angulak merke izaten ziren; arrainen bat erosiz gero, eskukada angula oparitzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ia hamaika-hamabi urtekin ordun bukau ein zan gerra eta ia etorri zien honea, eta lanak [...] berriz’e hasi zien gauzak gaizki baiño bere oneratzen. Eta sortu zan ba oain galdetu dezuna gose kontu hori. Eta izan zan ba berrogeiko hamarkadan gosete kristonak izan zien. Eskerrak baserrin geundenai. Nik uste’et nik hainbet talo ta esne jan dunik eztaola Euskadi guztin’e beste mutilkoxkor bat garai hartan. “Cereales son buenos” esaten diabe, ta “cereales”, mekabuendiez, nik jan ditutenak, nere artian, bueno. Ba han izan gendun ba txerrie jartzen gendun, esne, nahiko esnie gure behiekin.
-Ze ganadu zeukazuen etxean?
-Gutxi. Garai hartan oaindik gerratin bat gendun, bi, bi, bi genduzken. Bat hori, goiko hori, ta beste bat. Ta gero ia hiru-lau eukitzen giñuzen. Da baserri koxkorra oso, ta ni naiz bai herrikue ta bai baserrikue, zeatik ibiltzen nintzen ba fabriken eta baserrin, bietan, ta aitte’re bai. Ze gu baserri koskorra oso baiño jakiteko baserrie zer den ikasi genduen ondo.
-Hainbeste ikasi zendun.
-Bai. Eta gaiñera garai hartan izan zan beharrezku, zeatik [ereiten] artoa, garie’re ereiten gendun garai hartan hamen, ta garie, ogie ta...
-Terreno asko zenduen?
-Bueno soro polittek genduzken; ez giñutzen gurek, e, maizterrak giñen. Baiño hiru soro onak genduzken. Ta hiru soro haietan ba lana ataratzen gendun. Nahiko babarruna, artua ta baba ta... Han [sortzen] giñen.
-Ogia etxean egiten zenuten?
-Bai. Baiño holako labe...
-Labesue...
-Labesue; ez antigualeko labesu hoietan, hor baserri horretan holako labesurik etzeon. Ekonomika esaten zioen txapa hortan, hor labe hortan ba han eiten [...].
-Zuk sekula ogirik egiten zenuen?
-Nik ez.
-Amak?
-Amak, amak. Hoiek aman kontuk zien hoiek danak.
-Eta ogia etxerako izango zan.
-Etxeako bakarrik. Eta ordun etxien, nahiz gu hiru bakarrik izan, juntatzen giñen ba hamabi-hamalau, hamasei’e igual.
-Senideak, etxekoak?
-Herrin genduzken lehengusuk eta haien lagunek eta danak baserria etortzen zien, ta izeten zan ba behintzet garai honetako gaztaiñak jateko..., danbolinkada gaztaiñak erre ta; [...] haiek jan eta gero nahikua sagardua edan da gero talo ta esnea gaiñen.
-Otordutan zer jaten zan garai hartan?
-Bueno, gehienin babarrunak asko. Eguardin babarrunak ia urte guzin. Eta gero txerrikiakin, txerrikiakin, da gero berdura nahiko genduken baratzan da, berdura astegunen. Jaietan jeneralien garbantzuk izaten zien. Zan alimento nacional garai hartan. Danak garbantzuk eta. Garbantzue ez zan edozeiñ egunetan jaten. Jaien da, egun haunditan hola.
-Arrairik eta?
-Arraie bai. Arraie asko ta ona. Garai hartan ez konjelaurik eta holako gauzaik etzeon ezerre. Ta orduan legatza ta hoiek zien...
-Merkea zan arraina?
-Nik uste det baietz. Antxoa behintzat oso merkea zan.
-Eta txitxarroa eta...
-Txitxarro gutxi jaten zan, txitxarroa ordun despreziau eiten zan.
-Merkea esaten dute.
-Merkea, klaro. Txitxarroa etzan. Gure etxean legatza jaten zan asko.
-Eta angulak?
-Angulak pillak zien ordun. Akordatzen zait ze “peskadora” esaten giñun guk, arraie saltzera juten zan emakume bat, Arraizatarra, juten zan Zaldibira egunero oiñez. Karro haundi batekin, eamaten zun, tar-tar... Jotzen zun [turuta], eta irten da ba ze arrai daukazu ta, hau ta hori ta. Han eukitzen zun pilla bat angula. Jeneralen esateizut ba legatza edo hola izaten zan, bastante ona jaten gendun hartutakoan, pagatzen zenduanean aiba! eskutakada botatzen zien.
-Angulak?
-Propiña angulak. Ordun etzeuken, oingo estimazioik eta gutxiagoik ez etzeuken ordun angulak. Eta handik askoz gerogo ere ez. Oain dauke, oin eztaon garaien oaintxe balio du anguliek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia