Ordizia (Gipuzkoa)

Lanaren truke errotariei "laka"

Lanaren truke errotariei "laka" <p>Amak taloak nola egiten zituen azaltzen du. Ordiziako eta inguruko herrietako errotak izendatu eta non zeuden azaltzen du. Astoa hartuta joaten ziren errotara. Irinaren hainbesteko bat errotariei eman behar izaten zitzaien lanaren ordain gisa; "laka" deitzen zitzaion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak taloak nola egiten zituen azaltzen du. Ordiziako eta inguruko herrietako errotak izendatu eta non zeuden azaltzen du. Astoa hartuta joaten ziren errotara. Irinaren hainbesteko bat errotariei eman behar izaten zitzaien lanaren ordain gisa; "laka" deitzen zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Taloak bezela.
-Taluk, joe, hor ikusten ditut taluk. Talo hoiek jan? Nik eztet jaten.
-Zuek nahiko eginda lehenago.
-Nahikoa eginda ta nik uste det gure ama zanak beste era batea eiten zitun taloak. Oso diferente. Su bajuan, e, su bajuan beti taluak. Eiten zun aurrena, klaro, orea, orea behar du aurrena iriñe selekzionau, zeiñ errotetan iriñ hobea eiten zeben. Iriñe ekarri, zeiñek zai gutxio, galbahi bat hartu fiñ-fiñ-fiñe, ta-ta-ta pasau ta fiñ-fiñ geratzen zan. Ta gero oria eiteko, eztakit zegatik, ude ere tenplau eiten zun, sutan jarri ta tenplau ta harekin orea ein; da gero bueno, jartzen zun, pala bat izaten zan belaunen gaiñen, aulki txiki baten jartzen zan, ta-ta-ta!, zapi bat ibiltzen zun talua egiteko, sartu eskue zapi azpitik da talo-burnira, talo-burnia surtara, beheko surtara. Han buelta ematen zion; bitartin, klaro, beste talo bat eiten hurrengoentzat, hura geldituta ez, kate bat zan hori, ta ibiltzen zun parrilla bat, eta parrilla hartan brasa bota parrilla azpin, eta talo-burnitik parrillera pasau talo hori. Txiki samarrak egiten zitun baiño fin-fiñek. Ta jartzen zan bubuuuu, ta baloie bezela puzten zan, ta puzten zan garaien, aiba, mahi luze bat zan su ondun han, botatzen zun mahira, ta benga. Harrapatzen zunak; eta benga...
-Errota nun zegoen?
-Errota bat zegoen hamen kanposantu ondun; etxe hura bota zeben, berrie einda dao, hor zeon errota bat eta...
-Zer izen zuen akordatzen?
-Exposito zun nausiek izena. Eitten zeben, errota hartan eitten zeben. Eta eiten zeben kalidade bastante zakar eiten zeben, zai askokin da. Ta Ibaresen, Araman, hor askoz’e fiñaue eiten zeben. Irizar badie familie. Hoik hobea eiten zeben. Zaldibin’e eiten zeben, baiño Zaldibin’e zakarragoa eta jeneralen guk Ibarestik ekartzen gendun han iriñ hobea zalako.
-Ze joaten ziñeten, astoa hartuta edo?
-Astokin, jeneralen astokin.
-Akordatzen ordaiñetan ze utzi behar izaten zenduen?
-Ni mutilkoxkorra nintzen da. Ordaiñetan? Debalde ez. Artua eaman da iriñe ekarri etxea ta. Laka uste det esaten zitzaiola, laka esaten zitzaion ba porzentaje bat igual ba zure iriñetik erantzat geratzen zien. O dirutan pagatu’re bai. Hori da ba harremanak nola izaten zien errotariekin, ezta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia