Ordizia (Gipuzkoa)

Txerria hiltzean odolkiak banatzeko ohitura

Txerria hiltzean odolkiak banatzeko ohitura <p>Txerria hiltzera harakina joaten zen etxera. Festa egiten zuten goizetik hasita. Txerria nola hiltzen zuten azaltzen du. Txerria hildakoan ohitura zen inguruko etxeetara odolkiak eta txorizoak eramatea eta propinetan erreal bat jaso ohi zuten. Apaizei odolki eta txerrikia ematea derrigorra zen ia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerria hiltzera harakina joaten zen etxera. Festa egiten zuten goizetik hasita. Txerria nola hiltzen zuten azaltzen du. Txerria hildakoan ohitura zen inguruko etxeetara odolkiak eta txorizoak eramatea eta propinetan erreal bat jaso ohi zuten. Apaizei odolki eta txerrikia ematea derrigorra zen ia.

Transkripzioa

-Eta txerri hiltzea? Zeiñek hiltzen zuen txerria etxean? Aittek?
-Ez. Guk jeneralen, Alkarte ba zan, oaindik zutik do baserri hori; oiñ Usabiaga kamionakin ibiltzen dana, hor dauzke ofizinak jarrita, ta jeneralen hori ekartzen gendun. Joxe Martin edo zeuken izena gizon horrek, harrek hiltzen zun txerrie. Ta gero hura zahartu zan bastante eta begi bat’e galdu zun da gero karnizero bat ekartzen gendun. Kaletik karnizero bat, eta festa bat izaten zan txerri-hiltzeko eguna. Bueno.
-Txerri-boda edo?
-Joe! Txerri-bodaik ez gendun egiten baiño festa bat bai. Goizien sartu, aurretik preparau odolkik eiteko eta barriñoe haundi bat kipulak eta oreganuk eta eztakit zenbat gauza botatzen zixon amak, preparauta jartzen zun hura, eta gero kutxillu sartutakun odolak txerritik odola eroritzen zan bezela barriñoira. Ta han ra-ra-ra!, benga ta benga. Eiten zitun odolki batzuk. Eta gero egosi han su bajun eta atzetik ipiñi txintxiliska pertza haundi bat, eta odolki batzuk de cine. Ta gero mutilkoskorrak partitzera.
-Zer izaten zan, ohitura?
-Ohittura auzoan partitzen. Jeneralen inguruko etxie bazan, Garmendiaenea edo etxien izena, oaindik zutik dao. [...] Alkartera edo Majorira edo baserritara. Eamaten giñuzen ba odolki bat, bi odolki edo lau, eta gero beste txerri-pusketa bat, ta beti propiña izaten zan, errial bat, eamaten zendunin enkargue ba aiba, poltsikorako, kristona, honbre. Da gero esaten debe ba “odolkik ordaiñetan” izaten die, eta klaro, berak etxea bialtzen zeben garaien haiek’e ordun etxea bialtzen zuen berriz, eta bueno.
-Medikuari eta apaizari eta ematen zenieten?
-Bueno, apaizei, apaize nausie gendun gaiñea apaize, baserrin nausie apaize zen. Apaiz bat. [...]. Harri... Eta medikuai, medikuai ez, eztet uste. Medikuei tratue bai, haiek etxea etortzen zien garaien ba beorika beti, zuka ez, beorika. Txapela kendu’re bai etortzen zien garaien saludau ta. Baita albaiteruari ere bai. Albateruari’re beori. Hori zan kostunbre bat, klasek; eta beorika nere gurasoak eiten zeben erreztasun guziakin. Beorek esan du, beori jun da... Hori halaxe zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia