Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Estraperlo kontuak

Estraperlo kontuak <p>Martzel "Marroko" Aozaratza auzoan izandako Marroko baserrian jaio zen. Goroetan eta Araotzen bizi izan zen eta Arabako Ozaetara ezkondu zen azkenean. Estraperlo garaiko pasadizo batzuk kontatzen ditu Pedrok, "Mordo Motz" eta beste pertsonaia batzuenak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Martzel "Marroko" Aozaratza auzoan izandako Marroko baserrian jaio zen. Goroetan eta Araotzen bizi izan zen eta Arabako Ozaetara ezkondu zen azkenean. Estraperlo garaiko pasadizo batzuk kontatzen ditu Pedrok, "Mordo Motz" eta beste pertsonaia batzuenak.

Transkripzioa

- Gero beste zer bat be egon zan orduen gerraostien, kontrabanduan pasaten nitzen Arabara.
- Estraperlua.
- Estraperlua eta etxerako falta zanak eta zerak ekartera, ardaua be bai, ekartera akordaten naiz ni, zeretik, Larreatik-eta, hemen Ozaeta-eta, gero kostunbre bat egon zan egunduko zera, atzera-aurreria astuakin, hor paatxa hazixa be zetik, zeatik Ozaetatik ekarritta nau neu be, bai, eta onddiok goguan daukat, holako diabru samar bat zan, Ezkurra Joxe, eta Ozaetara banoie goittik behera, ta agostua zan, ta esan osten horrek Mantxuen Teodoron andrien aitta, Mantxuen Teodoron andrien aitta, Martzel Marroko esaten otsen baiña Oñatiko sekretarixuak etxia eginddako lekuen han bizittakua izandakua edo zan, hori neri esan nostenerako ya gizon nagusixa zan, ez dakit orduen zenbat urte euko zittuen, ta Ozaetara ezkonduta euen, eta esan osten “de dónde es el vasco”, eta nik idixak erosten eta asko etorten ziren Arabarrak orduen zera, hona, ta “ni Koruetakua”, nik ezaguketan neben bera, eta “Koruetakua nungua haiz ba?”, “Mendikurtzakua”. “Joxe Uzarko bizi dok?” Eta “bai”, oin ez jakixat…
- Joxe zein?
- Joxe Uzarkue, Koruetakua, zerekua, baserrikua, eta “bizi dok?” Eta “bai, oin ez jakiat zelakua dan baiña lehenau kaskajua galanta zuan ba!” Eta hori tiori esan notsan, gure zeari, Ziondoko Koruetako zeorri eta bai, bizimodua inposiblia itten otsan harek zera mutikotan zeorri, betik jugadak itten, betik zerak itten, eta Mordomotz izena ifiñitta eki ien zeori, Martzelori, Joxek, eta Martzelen ama bizkaittara izan bera. “Mordomotz? Heuk euko dok hik morduori luzia!” Zeorrek Martzelen ama horrek Joxiorri. Holako txistiak eta […]
- Heuk euko dok hik mordua?
- Morduori luzia, Mordomotz esaten otsen zeari eta; “heuk euko dok hik morduori luzia!” Haren zera, horren esaten doten horren zera, Martzel Marroko horren aitta, Joxe Miel ieuken izena, eta ordun Oñatin ospittala euen orduko denporetan be, eta han hil ei zan, eta hori guri tiok esandakua piñu sartzen eta gabitzela. Hil ei zan han eta Koruetan han Errekabitartera edo beste etxe batera, han Julian, ha ezagutu neben neuk be, ha zahartuta euen orduen mutikuak gintzanerako be. Baiña hara fan eta esan ei otzen: “Julian, badakitzu zer pasau dan gurien? Joxe Miel hil jakula Oñatiko ospittalien”. Eta Oñatiko ospittalien hil zan zeori, horren Martzel horren aitta. Orduko, ez dakitzu, istorixak.
- Martzelo horren aitta, eta Martzelo hori zan Teodoron andrien aitta?
- Martzelo da Teodoron andrien aitta, zan, bai, Martzel Marroko esaten otsen. Marroko Azatzan jaixota euen ha, jaixota euen Azatzan, baiña guk ha etxia ez geben ezagutu, Azatzako Zelaiko etxien aurrekaldien, han Marroko bidekurtzia esaten otsen, eta han etxeren bat egonda euen baiña gure denporan ez.
- Handik Arabara fanda?
- Handik Koruetan, eta gero Araotzen be bizi izan ziren, Agerre azpiko han Saratxo han be. Ta gero hemen ikazgiñen eta ebillela, hori neskiori aurrera, han be astuakin eta bihorrakin eta ikatzak ataraten han, Degurixatik gora be. Eta han nobixiori edo tratua-edo in eta Ozaetara ezkondu zan hori Martzelori. Teodoron andrien…
- Teodoron andria ez da euskalduna.
- Arabarra, Ozaetakua.
- Esan dozunien Araotzen bizi zirala…
- Bizi bai, bizi izan zan baiña amakin Martzel, soltero euela. Gero ezkondu zan Ozaetara, eta Ozaetan jaixotakua da hori, zeori…
- Teodoron andria.
- Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia