Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Goroetako Mendikurutza baserrian jaioa

Goroetako Mendikurutza baserrian jaioa <p>Pedro Urteaga Arregi Goroeta auzoko Mendikurutza baserrian jaio zen 1931ko urriaren 19an. Lehen jaunartzea egin zuenean, gogoan ditu nazionalen kanoiak etxeko lur-sailetan kokatuta, une berean "gorriak" Murun zeudela. Olaetako don Genaro Unda zen orduan Goroetako abadea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pedro Urteaga Arregi Goroeta auzoko Mendikurutza baserrian jaio zen 1931ko urriaren 19an. Lehen jaunartzea egin zuenean, gogoan ditu nazionalen kanoiak etxeko lur-sailetan kokatuta, une berean "gorriak" Murun zeudela. Olaetako don Genaro Unda zen orduan Goroetako abadea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esango dostazu zure izena eta apeliduak?
- Pedro Urteaga Arregi.
- Eta non eta noiz jaixo ziñan?
- Korutan, Aretxabaleta, Koruetako auzun.
- Ze baserrittan?
- Mendikurtze.
- Ta ze egunetan?
- “Diecinueve de octubre” oktubrien hemeretzixen, “mil novecientos trenta y uno”.
- (…).
- Nik sei urte oktubrian in biher eta udabarrixen in nittun primera komuniua, eta akordatan naz zera, “los cañones del glorioso movimiento” esaten otsienak eurok, zerok, Koruetara etorri ziren kaiñoi zahar haundi batzuk, bueno, oin “quince y medio”ko kaiñoiak eta han euki zittuen oin Mendikurtzako etxia dauen lekuen, alde baten, ha Ujartekua zan terrenua ta han lau egon ziren hona Kanpazar aldera begira, eta gure terrenuetan, han ardi-txabolia egindda daukie oin baiña han beste lau hona Murura begira.
- Gorrixak Murun egozen, ezta?
- Gorri izenekuok Murun. Eta santuok hemen zerien, eta handik ondiok Untzillako elizieri handik tiratutako zeren bat, granadan bat sartuta han euki bidaue, esaten daue nik hola entzun izan dot, eliziek han daukala onddiok. Hari ez dotzala iñok ekuturik be in, horman sartuta ta zeori.
- Untzillako elizan?
- Untzillako elizan dauela esaten daue. Eta elizako paretan sartuta dauela. Goixen edo zerien, parajien be halakuen egongo da ta.
- Errebentau barik?
- Errebentau barik egongo da.
- Jaungoikuen gauzia izango da.
- Jaungoikuena bai, Jaungoikuenak halakuak pasetan dira. Eta orduen etorri ziren zerok, gu primera komuniua itten han Koruetan euen abade bat, bueno, artista bat, Olaetako semia, Unda, “Don Genaro Unda”.
- Nungo semia?
- Olaetakue, Olaeta hor, bai, “Don Genaro Unda”, oin be badau emakume famosa bat, hor Unda, Aramaixon, burrukan edo zerien ibiltten dana, zerien be egonda, “en Juegos Olímpicos” edo hor be.
- A, bai, egixa da, medallan bat atara eben horrek, ezta?
- Bai, Undatarrak, hareik oso…
- Eta abade horren parientia da hori?
- Ba Olaetakuak dira danok, eta zeozer izango dira. Bai, zeozer izango dira.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia