Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bederatzi baserri urpean

Bederatzi baserri urpean <p>Hiru errota zeuden Goroeta auzoan. Errotazarra Urkuluko urak ezkutatu zuen. Urkuluko urtegiak urperatu zituen bederatzi baserriak izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru errota zeuden Goroeta auzoan. Errotazarra Urkuluko urak ezkutatu zuen. Urkuluko urtegiak urperatu zituen bederatzi baserriak izendatzen ditu.

Transkripzioa

- Neri Udalako baserritar batek esaten nostan eurak itten eueilla, errotak itxitta egon
ziranian, itten eueila astua kargau, zorruok ifiñi astuan, hiru-lau baserrittar alkartu eta faten
zirela gabaz Aramaixoko ez dakit zein errotara…
- A bai. Hori Koruetan be askotan egoten zan, Koruetan Urkulun joten zan ordun, hori pantanuori
dauen lekuen azkenengo etxia behien. Errotia famosua euen. Sasue baten Koruetan hiru errota
egonda egozen; hori zan Urkulu, bestia Errotazar ta bestie urbaltza urteten dauen lekuen,
Goiko Errota. Baiña Errotazar han euen ondiok, Mendikurtzakua zan ha etxia be ta hango
zerak, oingo etxia egindda dauen lekuen onduen, han dau orduko errota harrixak, holakotxe
harritzarrak. Baiña gero…
- Errota etxia bera, jausitta ya?
- Jausittak ez, urak hartu auen azpixen.
- Urak tapauta.
- Hor etxe pillue desapareziu zan e? Hasi han, Mendikurtzakua guria be bai, eta hasi Errotazar
hori esan doten hori, Mendikurtzakua bi, Dixatz hiru, Ziondo bixak bost, Uzar bixak zazpi,
Barrutikua zortzi, eta hor Barrenkuan beratzi baserri ezkutau ziran.
- Urpeian.
- Bai, bota edo kendu, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia