Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ama araoztarra zuen

Ama araoztarra zuen Ama Araotzeko Enparantza baserritik etorri zen Goroetara. Tio Bittor, Oñatiko "Juanitosiena" dendakoaren kontu batzuk azaltzen ditu, gerra denborakoak barne.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama Araotzeko Enparantza baserritik etorri zen Goroetara. Tio Bittor, Oñatiko "Juanitosiena" dendakoaren kontu batzuk azaltzen ditu, gerra denborakoak barne.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zure ama nundik etorri zan?
- Ama Araozko Enparantzatik, bai, Juanitosien Bittor ezagutu zeben?
- Bittor bai.
- Ba Bittor tio zan nire amana.
- Bittor Juanitosena, Pedron aitta, ezta?
- Pedrona ez, ha Inazio zan Pedron aitta.
- A, Iñaxio, nik Iñaxio ezagutu neben. Klaro, Bittor ez.
- Bittor zan Iñazion aitta. Santixautan etorten zan gurera zaldi gaiñien. Zera tio Bittorrori, eta hor izten eben San Mielak artien zaldixori. Gero nik jarri zaldi gaiñien eta Urrusula Garaittik, Lamiategittik tak, sartzen nitzen oin han hareik ortuek eta zerak aukien lekuen, euken zaldixorrentzako itxabolia eta bera piñudixak eta basuak eta zerak be beukien, eta basora fan ta asko ibiltten zan zeori, tio Bittorrori.
- Hari, Bittor hari…
- Ha zan nere aman aitta eta ha anaiek ziren. Enparatzakua Segundo eta hori Bittor anaiek ziren horreik.
- Bittor horri ya esaten xako Juanitosa edo onddiok ez?
- Juanitosiena? Juanitosiena esaten jakon orduen.
- Orduen be bai?
- Bai, bai, Juanitosiena esaten jakuen, gure bizi guztien Juanitosiena esaten jakuen.
- Eta ordurako beukein dendia-edo?
- Bai, dendia aurretik. Gerra denporan kartzelan sartu euen frankistok-eta, gero alabia Rosa edo euken zerbat, eta hareik dendan han egon ziren baiña Leonardo hango zera hartu eta apenas gauzak halako ondo eruen zittuen behintzet zerien, etorri zanien apenas topau zittun, famelixie ez eukena zan alabiori Rosa, eta horreik ba istorixa batzuk ba, bueno. Eta ni han egoten nitzen ba San Mieletan zaldixori eruen eta Miel Usako ta tio Bittorren lagun haundixak ziren, bata Ameriketan egon zan hanka egindda hemendik, eta bestia kartzelan, eta han bazkaitten geontzela orduko kontuei buelta emun eta zerien, eta ni mutikuak ba entzun itten nittun zertzuk esaten zittun orduen. Eta gero zera etorritta hemen komerziuen batak eta bestiak be fabrikantia edo zera eta bestie, Madrillera fan zirela egun baten, entzunda daukat beari edo zeari. Ta Madrillen preguntau otse zeren bat, aguazillen bateri, “¿aquí para ir a calle Toledo?” “Ahí tienen ustedes el metro.” El metro, el metro hemen xakuau poltsikuan baiña zeozer itten xuau honeaz.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia