Hendaia (Lapurdi)

Oilarraren kanta: esnatzeko seinale

Oilarraren kanta: esnatzeko seinale <p>Oilarrak abestean esnatzen ziren etxekoak. Etxe txikia zen beraiena, goian etxea eta azpian ukuilua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oilarrak abestean esnatzen ziren etxekoak. Etxe txikia zen beraiena, goian etxea eta azpian ukuilua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori zen seinalea? Oillarrarekin esnatzen zinezten?
- Bai, bai, bai, bai, bai. Bai, bai. Oillarra... oillarrak oillotegiya ginduen Asposberrin. Gaiñian ginduen... Bon, apartamendu tristia zen, e! Tristia... goxua [ez], goxua [ez]. Gela itsu bat bazen, seilaru bat ta leiho ttiki bat zuena. Belar usain on bat heldu zen! Ta han maite ginduen lo itia. Goizetan kafia aitak ekartzen ginduen, sukaldeko ondoan baitzen, ta kafia ekartzen gintuen ogeat! Amari ematen zion, bertze gelan zena, eta gu han... emaiten ginduen. Mais egiya da Asposberriko etxia ez zela... ez zela... nola... ez zen bizitza... bizitza ttikiya zen. Eta gero beherian alde batian heia, aziendak eta behiak eta idiyak eta behorra’re, astua’re bai, eta gero, sukalde azpiyan, oilluak lo iten zuten. Eta... gelan, han gela itsu hartan lo iten zuenak... ez zen eskapoik e! Oilarrak jotzen zuelaik, kantatzen zuelaik, aitzen ginduen! Ta bagindakiun jeikitzeko tenoria hurbiltzen ai zela!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia