Soraluze (Gipuzkoa)

Baserriko neskamea, morroia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian izan zuten morroiaren, kriadaren inguruko azalpenak. "Ukats eginda".

Transkripzioa

- Gerokua zuan politta! Gero, hamen… [hemen] ez jakixat, ba, nik. Urte asko ez juan ein harek be. Ez, ba. Guk mutilla, mutilla. Hamen lana ein bihar zuan ta aitta be beti gaixorik-eta ta hemen mutil-eske, gizonezkua bihar zuan, mutilla bihar zuan hamen. Hala, Euskaten kriaua jeuan: Marziano.
- Marziano?
- Marziano. Oreikua, Osintxuko Oreiko semia. Euskatekuorrek harek bera etorriko litzekiala hona kriau. Ta ez jakixat nik zelan, nik ez jakixat zela, jai goiz baten etorri zuan gurera haura. Maletia hartu Euskaten bizkarrian, erropatxuak batuta ta etorri zuan. Ta ama kalian zuan. Harek gauzak goguan jakaraz orraittio batzuek. Ama esniakin juanda kalera, ta aitta… ba, harek estomagotik-eta gibeletik-eta bi bider egon zuan, ba, hilgo ez hilgo, ixa hillian egon zuan bi bidar. Ixa… Bai, “Hil bihar jok, hil bihar jok”, medikua egunero etorten zuan, baiña ez zuan hil. Ta gaizki… Aittak esan jostan — ni ganajatekua, ganajatekua eitten [nebixan] igitaixakin, bedarra batzen, [… ta ekarri], mutikotxua ta. Hemen be dana umia, zazpi ume giñuazen ta! De dios! Konejuak moduan, danian umia! Ta — esan jostan: “Hi, Marzianori lehelengo armuzua emoixok, behintzat, e? Ganajatekotara juan baiño lehenao. Jatia dauka zeoze”, ta “Bai”. Entzun juan ta “Bai, artu ta esnia jango juat nik!”, berak, “Azpilkada bat artuetesne”. Ba, mutil… Ni baiño urte bi zaharrao. Baiña ni, ni… ni ezebez! Ni soldaus… Esaten [ez juat], ba? Soldau juan aurretikan hirurogei-hirurogeta lau kilo… zenbaten juan nitzuan, ba? Hirurogeta lau kilokin. Gero bai etorri nitzuan ni larogeta lau kilokin; hogei kilo irabazi. Artuetesnia jan juan. Baiña Euskate hasarretu [jakuan]. Redios! Ta Euskaten… Oreikuak ta Euskatekuak-eta etxekuak zittuan; Oreiko andria Joxepa ta Oreikua ta aiztak eta… ta atzera eruan juen hemendik hartuta.
- Zein berori Marziano edo hori?
- Bai, Marziano. Hala. Ta neskia… [hau] etorri zanian, harek joten jittuan kurriskak koittauak! Ene! Nik gaur aiña jakin izen… Bueno, orduan [edaderik …] kitto, baiña ez zuan juango haura neskia hamendik, e! “Bueno, ba” amak esaten jotsan. Aittak ez, aittak […]. Kastellania, zerraua, e! Kastellania. Baiña ondo, gu ondo moldatzen [giñuan], e! Gu ondo bixok… […]. Amak “Bueno, pues tu tendrás que ir”, harek tratua inda jeukan Euskatekuakin ta “Viene fulano y tienes que ir”. Ekitten zuan kurriskaz, hortxe kuartuan sartzen zuan, isten juan atia, bera ez doiala ta kitto. Gure amak esaten jotsan: “Kalera zoiaz, baiña. Ya zeuk nahi dozunian etorri gero hona be”. Ta botikarixua, botikara joian, botikara, “Ya botikara, botikara zoiaz. Han hamen baiño hobeto ibiliko zara gero, e!”.
- Baiña haura ze zan, bere amagana edo? Ala ez?
- Zein? Neskian ama?
- Botikarixua beste bat zan?
- Bai, ba, beste bat zuan haura! Oin…
- Berriro beste etxe batera morroi?
- Bai, ba! Beste batera juan bihar. Ta […] nik, nik hanak eitten najuan [nunbaittera].
- Ez entzutiarren?
- Ez entzutiarren [be]. Ta gero juan zuan kalera. Juan edo eruan edo… […] Ez juan denpora asko ein, e?
- Kalian?
- Egun gitxi. Egunak be gitxi […] ezkutau zuan. Ha bere etxera juan zuan Zestaora, Bilbo ondora.
- Ta berriro ez dozu haren zerik euki?
- Ni soldau nenguanian, hementxe egon zuan hille bixan.
- Ta hortik aurrera ya kitto?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia