Soraluze (Gipuzkoa)

Baserriko neskamea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian izan zuten kriadaren inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- Ta ze eitten eben, hemen lanian ibili?
- Ze eingo juen, ba? […] etorten zittuan harek beren maletatxo bat edo erropatxo bat edo bi edo, boltsa edo zeozekin batuta edo, ta harek… Oin etortia moduan hor ta [harek] jana edo lo eitteko edo… zeoze. Ta umetxuak eta… “Bueno, bai, bai, etorri zaitte”, ta holaxen [ekartzen] zittuen ta hamentxe.
- Eurak bakarrik etorten zian?
- E?
- Bakarrik eurak?
- Ez. Hori Florentzi hori […] Durangoko amaman lehengusiña batek ekarri juan. Bai, atsalde baten etorri zittuan. Neska-koskortxua. Josten ikesitta jeuan, e! Makiñiakin, e, josten, makiñan josten. Artian zenbat urte eukiko [zittun], ba? Ez dakit, ba, nik! Hamahiru-hamalau edo, hamaika edo hamabi edo… nik ez jakixat seguru. Neska-koskortxua. Illia jeukan kaballuak buztanian modukua. Buf! […]
- Dana illia zan?
- Bai. Arpegi zorrotz batekin, [dana] illia, zera emoten juan… Nik amari: “Hau zein da, ba?”, “Hori…”—hamen be jentia falta zuan, iñor ez jeuan hemen be ta; umiak be zaintzeko ta abar ta— “Hori umiak zaintzera-ta datorren neskia hauxe da”, ta “Bueno, bueno, bale…” [nik orduan…]…
- Beste bat gehixao?
- Ta etorri zittuan […]. Gero, [hola etorrittakuan], ba, kafia edo meriendia edo tortillia edo txorizua edo zeoze usatzen zuan ta harei emon jotsen. Durangokuori Teodora zuan. […]
- Teodora?
- Teodora. [Abadiñokua]. Ta harek… neu […] bestia, mutikuak, badakik zela ibiltzen dian mutikuak eta begira ta begira ta… Neskiak ez juan ezebe jan; jateko ta jateko ta “Ez”, harek ez juan probau. Haura hortxe kuartuan josteko maikiñiakin erropak josten, etorri, ta erropak josten hasi zuan haura. Bai, bai, erropak josten.
- Segiduan?
- Bai. Makiñiakin. Makiñiak “brrrrrr” ta “rrrrrr” ta “Aiba [la hostia]”. Haura lanian ikesitta jeuan, umia zuan baiña. Ama be etorri zuan gero handik noizbaitten, txiki bat. Ta holakotxe neskia zuan, baiña harek nehikua jan ebanian, ikaragarrixa ein zuan. Mekauen!
- Asko hazi zan?
- Asko! Ukatx inda jeuan.
- Zer zeuala inda?
- Ukatx.
- Ze da “ukatx”?
- Ja, ja. Leku edarrian gabizik! Ukatx eittia ze dan ez jakik eta! Sikatuta.
- Zeuala?
- Bai, iher-iher-iherra.
- Eta [zela da], “ukatx”?
- Bai, ukatx, ukatx. Arboliari be holan esaten jakuek: “Dios! Hau arbolatxuau be…”, “Bai, honek aldamenekuonek [jaok] hau ukatx einda jaok”, “Bai, hau alperrik daok hemen” ta…[…] Ba! Ezebe ez dakizue ta! Neska [martikia] ein zuan, ta igetaixakin bedarra ebagi ta astua kargauta ekarri… Aiba dios! Ni baiño bizkorrao jarri zuan haura! Ni baiño urtebete bat zaharrao edo…
- Kasi zeu bialtzeko moduan?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia