Arrasate (Gipuzkoa)

Kalean jaio, baserrian hazi

Kalean jaio, baserrian hazi Jabier kalean sortua eta Kataide baserrian hazi eta hezitakoa da. 1925eko azaroan jaio zen. "Zemendixan ardixa jan eta akitixan" esaera zaharra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jabier kalean sortua eta Kataide baserrian hazi eta hezitakoa da. 1925eko azaroan jaio zen. "Zemendixan ardixa jan eta akitixan" esaera zaharra.

Transkripzioa

-Hasteko, bueno, izena eta apelliduak esango dozuz? Jabier…?
-Bai. Arregi.
-Arregi.
-Arregi. Ta bigarrena?
-Liziaga. Liziaga.
-Liziaga?
-Bai. Lizeaga ez da e, Liziaga. Ni... ez dakit hori abizenau, hau hor Hernani aldien-eta Lizeaga da…
-Bai.
-Eta nik dauket Liziaga. Ta ni seguru nau ba nire aittejaunen aitta, Eskoriatzakue, horreik etorri zien Betelutik. Enda, orduen, Naparra Liziaga da, eta igual Gipuzkuakue, hori… hori, bai ,hori Amezketako abizena da hau, Lizeaga. Eta igual Liziaga egon leike degeneraute edo ez. Dana dala, ez dakit hola izengo dan, ze hemen Koruetan dau Lixiatz. Ta igual izengo da Lixiatz e, zera, berdin.
-Ia, Lixiatzetik kanbixauta.
-Bai, bueno ez, esan gure dot /gurot/ ba…
-Edo hortik datorrena.
- Bai, ba, antzerakuek diela. Eta, ba, guk "lixia" ez dou esaten, "ixia" esaten dutsogu honei, erderaz “junco“ esaten jakonai. Ez dakit hori esan gure dauen edo, nik uste "lixia" "zulue" esan gure... zul...
-Guk "ihixak" esaten dou.
-Bai "ihixak", guk be bai. Nik uste dot "lixia" izengo dala "zulo sakona".
-Lezia modura?
-Bai, lezia estilora, bai. Lixie, zulo luze samarra edo holako bat.
-Bai, guk leze-zuluak esaten dosteu.
-Bai. Bueno, leze-zulue kuebia.
-Bai.
-Berutze dauena.
-Sima, edo…
-Bai, hori da, hori da, bai… Bueno, ba, hola. Ni naz Arrasaten kalien sortua, eta gehixena baserrixen hazi ta hezi. E? Horreik gauzok baserrixen in dittut.
-Ze urtetan jaixo ziñan?
-Milla bederatzirehun eta hogeta bostien.
-Hogeta bostien.
-Bai.
-Ze egunetan?
-Lau, e, azaruen lauen.
-Zuek zemendixa sekula esan dozue?
-Bai. Aber akordatzen nazen oin e… aber… Samilixen… hori, hori, hau ez da hemengua e, hori da zerekue. Nik amai-ta entzunde hori. Ta hor Arkarazo aldien, hor jaixek izeten die, ta hor esaten daue: “Samilixen, idixek hartu ta zemendixen –uste dot dala–, ardixe jan ta akitixen“. Uste dot holako zer bat dala e. Antzerako bat, bai.
-Ardixa jan ta akitixen?
-Bai, akitixen. Akitixen badakitzu zer dan?
-Ez, ez.
-Ba akitixen, guk akitixen esaten dutsou beti. Akitixen da ipur-saltoka. Ganauek eitten daue, ganauek eta bihorrak-eta saltoka ibiltten diena. Akitixen. Akitixen hori etorriko da aker-etik. Akerra, badakitzu, saltakarixek die. Orduen hortik etorriko da. Bai. Guk hala esaten dou, akitixen. “Ganauak akitixen dabitz“.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia