Ermua (Bizkaia)

Baba gorria eta morokila oinarrizko janariak

Baba gorria eta morokila oinarrizko janariak <p>Eguerdian baba gorria eta gauean artoa eta esnea edo morokila jaten ei zuten egunero. Txerrikia ere jaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eguerdian baba gorria eta gauean artoa eta esnea edo morokila jaten ei zuten egunero. Txerrikia ere jaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amana kontau dozu ta, aitta, aitta be ezauna zan, ez?
- Bai!
- Famosua.
- Bai. Aitta estaziñoko mozua zan. Orduan, ez euan…, bueno, jenerua trenian etortzen zan, kajak, txinbuak edo zerak, ta nere aittak astotxo bat ekan karro batekin eta berak partitzen zittuan dendetara-ta horrek gauzok. Ta ondo bizi giñan, bai. Ortu ederra genkan ta, bueno, ba, patatia ta berduria ta ortuko gauzak eukitzen genduzen. Ta nere ama oso andra ordenadia zan. Jeneralien, gabian, morokilla itten zan afaltzeko, ondo egosittako morokilla. Artua eta esnia be bai, e? Bai. Orduan horrek ziran janarixak. Gabian beti... baba gorrixa eguardixan. Kajoi baten egoten zan ta katilluakin hartu ta babiori egosten ipini ta urdaixa edo... etxian euan gauzia zeozer sartzen jakon/sartzeakon/ ta... hazi giñan! ondo!
- Ze izaten zan jatekua orduan? Baba gorrixa?
- Baba gorrixa, ta gero berduria be ipitzen zan, azia edo, berduria be ipintzen zan. Baiña gabian beti artua eta esnia edo morokilla. Bai. Esnia ugari egoten zan, ta haxe izaten zan jatekuori.
- Okelarik eta txarrikirik eta…?
- Bueno, jaixegunerako okelia zapatuetan-ta erosten zan, txarriki gauzia edo hori be jaten zian, bai. Baiña oingo moruko lujorik ez euan, e! ez, gitxiaurik be ez. Oin kapritxo guztietara bizi gara danok, e! Bai, baiña ondo, ondo, ondo ko...

Egilea(k): Manex Sarasua (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia