Hendaia (Lapurdi)

Nola ikusi duzu Hendaia bilakatzen?

Nola ikusi duzu Hendaia bilakatzen? <p>Penaz gogoratzen du Hendaiak jasandakoa, sobera aldatu baita. Kanpoko jendea sartu eta nortasuna galdu dela dio, eta ondorioz, euskara txikitu dela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Penaz gogoratzen du Hendaiak jasandakoa, sobera aldatu baita. Kanpoko jendea sartu eta nortasuna galdu dela dio, eta ondorioz, euskara txikitu dela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola ikusi duzu Hendaia bilakatzen? Begi onez? Pena duzu holakoa bilakatu baita?
- Nik pena dut. Pena dut.
- Zer ez duzu gustuko?
- Ez dakit. Leheno herri ttiki bat zen, hiri ttiki bat zen. Eta, bon, ez da gibela gan behar, behar da beti aintzina gan, mais halere sobera aldatu da. Saltegi ttiki guziyak desagertu dire, Hendaiako karrikan oai midiku ta hoiek ere harat... ez... sobera aldatu da. Nere gustukoz Hendaia sobera aldatu da. Ez da... kanpoko jende anitx sartu da.
- Nortasuna galdu du Hendaiak?
- Bai. Bai. Hortako da eskuara’re ttikitu. Kanpoko jendea sartu da, heiek ez dakite eskuaraz, anitz kontra die eta... bon, ez... nik… gure Hendaia ttikiya... pena da. Pena da gero, sobera... sobera gauza aldatu da. Plaza hori’re, ikusten duzuna, Hendaia ezagutzen duzu, bon, plaza hori bertze bizitasun bat zen leheno: zaldi karruak been esniakin, astuak batzutan, astuak xixtua, Biriatutik etortzen zien e! Gero merkatua ez zen plazan egiten. Merkatu tokiya bada Hallean, zertako ez da segitu hor? Gero kioska hori kendu dute, ez dut konprenitzen zertako. Horko hostaleur guziek anitz galtzen dute bixintxotan eta besta delarik. Ez dut... bon, bertzetan’e, bertzetan’e... aldatu da e!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia