Hendaia (Lapurdi)

Hendaiako euskara aldatuz doa

Hendaiako euskara aldatuz doa <p>Lehengo euskara eta oraingoa maite ditu, baina errespetua eskatzen dio bere euskara "xaharrari". Hitz asko galtzen ari direla dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-006-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengo euskara eta oraingoa maite ditu, baina errespetua eskatzen dio bere euskara "xaharrari". Hitz asko galtzen ari direla dio.

Transkripzioa

- Euskara ttipitu dela ta, zuk erraiten duzun euskara xahar hura ere...
- Eskuara... gue ondotik ez da eskuara xaharrik gehio e! Nik’e nahasten ditut hitz batzuek. Gaztiekin, edo irratiakin edo...
- Halare euskara da, ez? Hala ere eskuara dela ikasten dutena, ez? AEK-n ikasten dutena edo...
- Bai, nik ez dut deus’e kontra, e! Nik ez dut... bon, eskuara behar baldin badugu betu, bon, utzi behar da jakintsuneri edo... responsabilitatia duteneri, mais, nik... eta gustura egiten dut eskuara xaharra... eskuara xaharran errespetua ere izaitia. Zeren nere aitak nere eskuaran... nik aita ta amakin ikasi dut eskuara, eta gero ikusten dut baditugula hitz anitz galduak eskuara xaharrian. Guk... hor ikusten duzun hori?
- Bai.
- Hor jaten... jarrita dien toki hori, guk “ipularra” deitzen dugu.
- Ikularra?
- “Ipularra”. Nun da killua? Ipularrian. Bon. Ipularra. "Sorropila" zonbaitek, guk "ipularra", lehenoko eskola xaharrian. Eta bertze gauza anitz, hitz anitz badie ez dienak baitezpadakoak. Baiñan eskuara xaharrian erabiltzen zienak.
- Ez da hain aberatsa gelditzen zure iduriko?
- Ze...?
- Aberastasun hori galtzen da? Holako hitz horiek galduz bezala?
- Ez dakit... ni ez naiz nihor gauz hori juiatzeko. Ez dakit, mais, galtzen da orroitzapen bat, ondare bat. Hori segur, e! Ondare bat. Zeren nik mintatzen naizelaik lehenoko zer batzuekin, lehenoko nere adiñeko jende batzuekin, ni bezala mintzo die! Ez dute “dire” errai, “die”. Ni bezala mintzo die. Bon, hortako gero neri igual zait uai eskuara hobetzia, e! Haurreri erakusteko eskolan, eta nik’e iskribatu edo ixkiriatu egiten dut, zer inez e, bertze gisa batian e, behar bezala e! Ez laburtuz, ez hitzak laburtuz.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia