Abaltzisketa (Gipuzkoa)

Eskolan burla egiten zieten

Eskolan burla egiten zieten <p>Eskolara joaten zirenean burla egiten zieten taloa gosaltzen zutelako. Lurrina botatzen zutela esaten zieten eta maistra asko haserretu zen halako batean. Eskola herrian bertan zegoen. Maisua eta maistra zeuden, biak kanpotarrak. Maistra oso ona zela dio, burlak moztu egin zituelako. Burla egiten zuten haiek etxe aberatsetakoak omen ziren. Gurasoek ahal zutena egin zuten garaiko gabezia kontuan hartuta. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara joaten zirenean burla egiten zieten taloa gosaltzen zutelako. Lurrina botatzen zutela esaten zieten eta maistra asko haserretu zen halako batean. Eskola herrian bertan zegoen. Maisua eta maistra zeuden, biak kanpotarrak. Maistra oso ona zela dio, burlak moztu egin zituelako. Burla egiten zuten haiek etxe aberatsetakoak omen ziren. Gurasoek ahal zutena egin zuten garaiko gabezia kontuan hartuta.

Transkripzioa

- Guk jaki beharrik, guk jaten gendun. Korrika eskolaa! Eskolaa etorri, etortzen giñen eskolaa, goizen etortzen giñenen, “Hau den lurriñe —bero-hotza hokin ta—, hau den lurriñe” ta “Hok, hok taloa janda etortzen dittun” ta burla itten ziguen.
- Burla iten zizuen?
- Burla itten ziguen.
- Ze jaten zuen ba bestek?
- Hoi, ba, oain esango dizut. Ta... hil zan gaixoa, nere aldamenekok —gu danak baten etortzen giñen ta— baten esan zion: “Hik ze jaten den? Hik ze jaten den, ba?!” Guk’e taloa ta esnea [ez diñau...]” hola esan zion. Ta eskolaa sartu giñan baten maistrai esan zioen ahoti lurriña botatzen gendula. Kastillanoa gendun maistra. Zeozer entendittu itten gendun. Ta “Ahotik lurriña?” zer zan hori ta “humo” hola. Hori gogun dauket. Eta bi zian behiñipehin. Ene! Majiña bat burla in ziguen! Eta batek entendittu zun, ta eskolako aten sartu, ta baxtarretio aurrea jun zan. Ta bestea uaindi Fraisoron, han dao bestea, eta harek. Maistrak, ño, berotu zan maistra ta harek in zizkiun pakek. Guk ze... ze jan behar gendun, ba, guk? Ta akabo, orduntxe pakek in zian, guri gehio ez ziguen burlik in. Abarkak, gu abarka ta galtzerdi, ez holako zapatilla zeakin, abarka ta galtzerdikin-ta etortzen giñen. Ze burlek itten zien...!
- Bai, baiño zuek honea etortzen ziñaten, Abaltzisketa aldea etortzen ziñaten eskolaa? Noa juten ziñaten?
- Bertan, herrin bertan.
- Herria?
- Herrin.
- Zer zan, neskentzako eskola o...?
- Bitako, neskak ta mutillak, erdin paeta besteik ezer ez.
- Eta ze izaten zan, maistra bat danentzako?
- Ez, maixu ta maistra.
- Biyak.
- Bitaa.
- Ta kanpokok zian biyak?
- Bai.
- Tolosa aldekok edo hola ?
- Jakin zazu nungok zien !
- Erdaldunek behintzet.
- Ez, ni ahaztuta nau, baiño ez, onak zien, e ! Baiño guri… Nik maistra hue errezatu itten diotoain´e, zerun gerta deilla e, zeatio harek in zigun guri mesede ikaragarrie. Ze burlek itten zizkiguela uste dezu !
- Baiño zeiñek itten zizuen, ba, burla ?
- Neska hoik, neskak alkarri!
- Baiño zer zian Abaltzisketakok bestiak ?
- Bai!
- Ta beaiek zer zian, ba ? Aberatsan umek o hola?
- Bai, batzuk bai. Bat bai, uain Fraisoron daon hue bai. Hue aberatsa, puu! Hue aberats etxekoa zan hue. Baiño nola, nola itten ziguela usten dezu guri ? bueno!
- Ze, baiño pobrek ziñetelako?
- Gu pobrek, hoixe. Gu gaizki. Nola…? Aizu, beatzi umetatik garai hartan… ze? beno, nik gurasokati ez det ze esanik, e! Ahal zuena in zuen, zeukeneti eman ziguen. Aizu, ontza bat txokolate uain baiño… honako eskue baiño lodigo izango zan ordun, asko xamar esango det /esangot/ baiño, eta hue lau puska in eta ematen ziguen gaixok. Ta ze in behar zuen gehio gaixok? Jaie etorri ta ontza, ontza erdi bat txokolate.
- Ta parre bestek?
- Parra itten ziguen. Ta behiñipehin maistrak. Eta gero guri, nei behiñipehin, oso ondo itten zian maestrak, oso ondo itten zian. Baiño…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia