Elgeta (Gipuzkoa)

Euren garaian ez zegoen errenterorik auzunean

Euren garaian ez zegoen errenterorik auzunean Garai batean baserrietan errenteroak izan ohi ziren. Dena dela, euren auzoan gerra osterako dagoeneko denak jabe eginak ziren. Hala ere, Elgetan baziren euren akorduan ere errenteroak. Irizar izenekoa zen inguruetako baserri askoren jabea. Euren ezagun bat errenta ordaintzera kapoi parearekin joaten zen. Entzunda dute gariarekin ordaintzen zela lehenago errenta, baina beraiek ez dute halakorik ezagutu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai batean baserrietan errenteroak izan ohi ziren. Dena dela, euren auzoan gerra osterako dagoeneko denak jabe eginak ziren. Hala ere, Elgetan baziren euren akorduan ere errenteroak. Irizar izenekoa zen inguruetako baserri askoren jabea. Euren ezagun bat errenta ordaintzera kapoi parearekin joaten zen. Entzunda dute gariarekin ordaintzen zela lehenago errenta, baina beraiek ez dute halakorik ezagutu.

Transkripzioa

-Sasoi baten basarri hau-eta zer zien, errenteruak?
J: Danak errenteruak lelenguak. Gero politto-politto...
R: Zuek be noiz erosi ziñuen ba...
S: Neu ez naiz akordatzen gure basarrixa-ta.
R: Errenteruak zianik zu ez za akordauko, e.
J: Ni ez akordau, baiña papelak ipintzen dabenez...
S: Hamen barrixuan errenteroik gerra ezkero bape ez da egongo. Errentan iñobez hamen auzuan.
J: [...]
S: [...] Hamen Sagasta egongo da bakarrik, hortxe barrixuan bat dago bakarrik gure denporan erosittakua. [...]
-Etxe-jabe haundiren bat zeuan, propietarixo haundiren bat baserri asko zekazena?
S: Lehen bai zagozen, baiña Donostian-eta. Irizar-edo zela zuan? Harek-eta bazekazen hamen basarrixak, baiña...
R: Arrota-ta, Kaminburua-eta harek.
S: Egongo zien hogei-edo igual baiña...
R: Bakotxak bere etxia ostian.
S: Hamen gure barrixuan iñobez, ni ez naiz akordatzen. Elgetan "en cambio" asko, baiña Elgetan mordua. Baiña hamen gure..., hamaika-edo ga gu, eta bapez. Danak erena. Bi-edo zagozen, itxuria, eta gerra-denporan erre-edo. Loitti eta Sustraitza [...] zittuan. Harek [hil zien] eta ia harek kalera fan zian gero, abandonau basarrixak eta...
R: Loitti lehenao.
S: Baiña hau akordatzen da Loitti [...]
R: Geuk erosi giñuan, Larraiñakuak erosi eben Etxebarri eta. Loitti-eta.
-Orduan ez dozue jakingo etxian entzunda etxe-jabiei errentia zela pagatzen jakuen?
S: Angiozarko batek, Elgetan Angiozarko bat, honen suiña, honen alabia hanguakin dao ezkonduta-ta. Harek pagatzen eban kapoia, errentia hainbeste eta gero kapoiakin faten zen pagatzera Angiozarrera. Geure parientia zan gaiñera uezaba, Migelenekua. Eta ha faten zan; ez dakit zenbat zan orduan, entzunda nao baiña. Hutsa zan orduan urtekua, baiña ha eta kapoi paria eruaten eban.
R: Ointxe gutxi dala horrek erosi dittue etxiok. Ipiñi eben nahi dabenak erostia.
S: Errentian konformidadian edo, ez dakizu?
R: Salbak-edo, hori zuk esan dozuna hankia moztutakua-edo, horrek ez ebala erosi esaten dabe.
-Baiña sasoi baten errentia garixakin pagatzen zala, holakorik entzunda?
S: Garixakin pagau errentia, entzun bai.
J: Hainbeste gari eta hainbeste...
S: Hainbeste anea edo.
R: Ez dakit hori, baiña gerra ostian entregau bihar izeten zien, gari mordua Beragara eruanda...
-Errentia pagatzen garixa-eta bai, ezta? Entzunda edo?
S: Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia