Urnieta (Gipuzkoa)

Errenta ordaintzeko modua lehen

Errenta ordaintzeko modua lehen <p>Haurtzaroko oroitzapenak: gurasoak maizter ziren etxean, hainbat abere zeuzkaten; eta, errenta ordaintzeko egunerako, oilaskoak eta txekorra prestatzen zituzten gurasoek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurtzaroko oroitzapenak: gurasoak maizter ziren etxean, hainbat abere zeuzkaten; eta, errenta ordaintzeko egunerako, oilaskoak eta txekorra prestatzen zituzten gurasoek.

Transkripzioa

- Ni jaiyo nintzanien, ba, gure etxian zian maixterrak zien gure gurasuak. Maixterrak zian, eta lau behi izaten giƱun, lau behi, bost, lau behi. Geo beren txekorrak hazi itten zian, umiak hazi itten zian, ta beste ba igual hogeita hamar-berrogei bat oillo; eta eguarri egunian izaten zan errenta pagatzeko eguna. Ta orduako preparatzen zittuen ba berrogeita hamar bat oillesko-oillanda, ta beste txekor bat eo izaten zan; ba haik izaten zian ba errenta pagatzeko, ya preparatzen zittuen hoik gure gurasuak. Gure gurasuak hoi izaten zuen, [...] preparatzen zittuen, ta geo haik saltzen zittuen, oilleskuak eta hoik saltzea Santo Tomasetan juten zian Donostia, ta Santo Tomasetan saltzen zittuen oilleskuak eta geo txekorra're garai hartako preparatzen zuen. Ta errenta pagatzeko izaten zuen beren alderdi hartan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia