Isidoro Mujika Treku
Urnieta (Gipuzkoa) (1922-2021)
Biografia
Urnietako Oztaran auzoko Otzataegi baserrian jaio zen 1922an. 6 urterekin eskolan hasi zen eta 3 komunio egin zituen. Dotrina euskaraz ematen zuten, euskaltzalea zen apaiz bati esker. 11 senide ziren baina bat txikitan hil zen. Guztira 9 anaia eta 2 arreba ziren. Otzataegin (Otsategin) maizter ziren; errenta ordaintzeko, urteroko eguberri egunerako txekor bat eta oilo batzuk propio gordeta izaten zituzten. Lan askotan ibilia da: morroi zenbait etxetan eta Ziordiako artzain bati laguntzen (harekin ikasi omen zuen gaztelera), gerraren ondorioz txikitutako baserri bat berreraikitzen peoi, bonba fabrikan tornuan zebiltzanei piezak eskura ematen, okindegi batean Donostian, esne-banatzen Donostian (hortik hasi zen Gurelesaren sorreran egon ziren gutxitako bat izango da bera), eta azkenik, beraiek ireki zuten denda batean, Urnietan bertan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-037 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute