Urnieta (Gipuzkoa)

Erdaraz ikasi izanagatik eragindako harridura

Erdaraz ikasi izanagatik eragindako harridura <p>Nagusiak esnea Donostian saltzen zuen, eta trenez eramaten zuen hara, goizeko 7etan. Han, erdaraz hitz egin zuenean, harrituta geratu zen bertako emakumea. Garai hartan, Urnietan, ez zuten hitzik egiten erdaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nagusiak esnea Donostian saltzen zuen, eta trenez eramaten zuen hara, goizeko 7etan. Han, erdaraz hitz egin zuenean, harrituta geratu zen bertako emakumea. Garai hartan, Urnietan, ez zuten hitzik egiten erdaraz.

Transkripzioa

- Ta beste kaso bat'e gertatu zitzadan. Zazpitako ribera eramaten zun, nagusiyak esnia Donostin saltzen zun. Hortxe, ez dakit ba, berrogei bat litro esne, holako postura bat edo. Ta gazta pare bat bakarrik itten zittun etxian, ta [...] geo bea saltzen zan, juten zan esnia saltzea, Bretxa o... saltzen zun. Ta goizian ni're marmita batekin, esaten dizut, harena zazpitako treneako bizkarrian hamar litroko marmita hartu ta hara jun bihar izaten nun. Ta gero bueltakuan, Zaldundegi o, famatuba da etxe hoi. Ordun, ba pentsuba ta ogiya, komestiblia ta pentsuba ta gasolina ta iketza ta... Danak saltzen zittuen etxe hortan. Eta ogiya bueltakuan ba nagusiyak paatuko zun, goizian hartzen nun [...] nagusiyak; eta bertako alaba soltera ta non hor ateratzen zait alegiya "Ba, nagusiyak pagatuko dizu bueltan" esan biharrian "ya le pagará... el patrón ya le pagará cuando, a la vuelta". Ta hola gelditu zitzadan begira... Nik huaxe atera zitzadan! Kasuen diez!
- Ordun Urnietan euskeraz hitz eingo zen dena.
- Dana! Guk ez giñakigun hitzik'e! Hitzik esateko, esaten dizut ba, nik hantxe.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia