Azkoitia (Gipuzkoa)

Azpeitiko plazara, oilasko eta arrautzekin

Azpeitiko plazara, oilasko eta arrautzekin <p>Azpeitiko plazara joaten ziren oilaskoak eta arrautzak saltzera. Berdurak eta gaztak etxerako izaten ziren, lagun asko baitziren. Elisabethen amona joan ohi zen plazara; behin amonak asto batekin izan zuen gorabehera kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-059-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Azpeitiko plazara joaten ziren oilaskoak eta arrautzak saltzera. Berdurak eta gaztak etxerako izaten ziren, lagun asko baitziren. Elisabethen amona joan ohi zen plazara; behin amonak asto batekin izan zuen gorabehera kontatzen du.

Transkripzioa

- Gaztaiok eta saltzeko zittueiñok, Azkoittiko plazara, edo...
- Ez, geuk jaten giñzen, asko ber gendun urtin halako famelixa haundixak.
- Saldu apenas itten zebein?
- Asko ez saldu gaztaia.
- Eta etxeko gauzarik plazara eruten ziñuein?
- Bai. Oillaskuk eta arrautzak eta bueno!
- Nungo plazara, Azkoittira?
- Aizpeitira.
- Bai. Aizpeitira juten zan orduan jente dana. Bueno! Akordatzen zat bat, behin, bi-hiru asto eongo zien baiña norabaittera ezkutauta jango bazeben zeoze biziko bazian. Atara berko zien ta billau ez!
- Astuak?
- Astuak ta ez zeuela astoik eta han ingurun bazebillela bat. Ekarri ta harekin jun zan gure amama difuntia azokara ta bueltan ix-ixa etxera aillegauan traste zahar danak bota ez dioz ba? Zenbat holako!
- Astuak berak?
- Bai, hezi beia izengo zan ta, hoixe! Jaso in bihar apurtu ez zienak eta, bale!
- Ta oillaskuak eta beste zer, berduraik edo frutaik edo eruaten zebein?
- Ez, berduraik eta ez. Oillaskuak eta arrautzak eta. Eske, berduria etxin jaten zan. Azak eta baba beltzak eta sailla einda baiña hainbeste lagunek...
- Bai bai.
- Urtien pare bat txarri baiña egunero jan ber izeten da zeoze, e?

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia