Donostia (Gipuzkoa)

Uholdeekin larri

Uholdeekin larri <p>Aitonari asko gustatzen zitzaizkion arbolak. Udareak, sagarrak. Intxaurrak biltzen errioan, ur azaletik. Ur handiekin izandako komeriak. Urez inguratuta geratzen ziren. Behiek nola igotzen dituzten eskailerak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitonari asko gustatzen zitzaizkion arbolak. Udareak, sagarrak. Intxaurrak biltzen errioan, ur azaletik. Ur handiekin izandako komeriak. Urez inguratuta geratzen ziren. Behiek nola igotzen dituzten eskailerak.

Transkripzioa

-Guk ikearrizko arbol pilla giñun. Haik udarezarrak; udarak, udariak, arbolak, ne aittona ikearriya zan arbolakin. Saar klase, haik klase pilla! Oain ez dao /eztao/ holako saar klaseik eta ez… ez udare haik. Udariak´e etortze(n) zian eskolatik umiak… mizpera ere bai, mizperak toki guzitan erriyo bazkarrian. Geo jute(n) giñan txanelakin, heldu askai eta biltzen bertan. Intxorra arbola haundiya eroitzen zan, aliak asko haizia o hegohaizia, udazkenian eta denak biltzea bi bizitzak jute(n) giñan, ontzi haundikin hartu ta zenek gehiyo bildu! Erriyuan neoni ibiltze(n) nitzen, baiño eaman iten zun, baiño marean geldik izaten zien mareak eta ordun asko biltzen zan, intxorra gaiñian. Han bueltan.
-Uretan?
-Klaro! Korrientia ez don /ezton/ tokin ez zun /etzun/ eamaten, baztartu ite(n) baizan, eta baztartzen zienak aprobetxatze(n) gendun. Ta bai, bueno, zenbat gauza, jesus! Eta ganauakin ta /da/ zenbat ixtori dittut! Jesus! Zenbat peligro!
-Erriyuan esan dezu ura-eta igotzen zanian ta /da/ geixki ibiltzen ziñatela.
-Baai.
-Ta hola gogoratzen dezun hola umetako… hola geizki ibilitako lenengo aldiya edo…
-Ez takit, ni ttikitan esan zun /esantzun/ amak eoten nitzela irrintzika txekorrak-eta onduan igual, eta haik iten zuen mobimentun, irrintzi txikitan aitzen... Baiña nik peligruak nola esango (d)izut gauza asko dittut peligrun… Hor, e, etorri zian behin, urte batian, azkeneko oain dala urte… azken bastante urak haundik izan zian hor Bilbaun etorri zala. Hemen Donostin botako zala, gui atea, gu etxian gelditzen baigiñan. Dena uretan, buelta guztiya, eta basarrin bertan gelditzen giñan gure zean. Ez giñan ateatzen, ez gi…
-Gora igota?
-E, bai. Denak goiyen eoten giñen. Biha dena uretan, eta buelta guziya, baratzak eta dena uretan. Martutene guziya uretan. Guria harrapatzeako Martutene harrapatua do. Horrek emate… erriyo onduan do baiño gue basarriya zeon altuagua. Eta haste(n) zan beheko terrenotikan hasten zan ixten, biria itxi ite(n) ziun. Eta ordun iñoa ez zakazun ateatzeik. Eta orduan ganaua gue aittonak tokiya zakan jarriya. Geo hango (oh)olak zian beltz itxi hoik /itxiyoik/, ez takit ze izen esaten (di)yoten, pagua, ez takit, beltz-beltzak zian, fuertiak. Oaindikan´e ez takit dana eroi dian haik. Baiño han eoten zan… ganauak eamaten ziñun… geo ganbara gendun haundiya…
-Eta hara eramaten…
-Gora. Dena. Eskailleratan ez takizu nola iyotzen dien, zeak, behiyak eta txekorrak eta nola iyotzen zien. Diki-daka gora. Baiño jesten gaixki, jesten. Ordun simorra, simorra botata. Pentsa zazu, eskailleratan simorra bota bihar. Haik jesteko… zeatik haik abaiyan jesten zianian zeorren gaiñea salta zeiken. Ta alde iñ´e bai agudo!
-Ta pixua, ez? Hori gaiñera erori ezkero…
-Aber! Min hartzeko arriskua.
-Bai, bai.
-Eskallerak zabalak zian, eta eskerrak, baiño hala ere miña hartzeko arriskua. Hain adarrak ta /da/.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia