Donostia (Gipuzkoa)

Txanela nola erabili

Txanela nola erabili <p>Txanela erabiltzearen zailtasunak. Errioa. Beti uretan. Hanka-hutsik. Eskailerak jarri zituzten. Jende bila joaten ziren, errioa pasatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txanela erabiltzearen zailtasunak. Errioa. Beti uretan. Hanka-hutsik. Eskailerak jarri zituzten. Jende bila joaten ziren, errioa pasatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dezu txanela erabiltzia ez dala errexa.
-Eeez. Hoi… korrientia gelditzen zan bajatze(n) zanian, eta in bihar zenun eskubita, jun bihar bazenun bestaldea, lenbizi eskubitik gora iyo, hola sartzen zenun makil… makil sendo bat, puntan burniya zun. Hua sartzen zun, indarra iten ziñozun. Han eroi´re bela in zeiken /intzeiken/, e! Hortikan, e! Baiña gu urian noizna pasatze(n) giñan oiñez, honeaiñoko gerria urian igual. Marea iyotzen ai zan bezela zu ez baziñan agudo etortzen, eo mareai bastante beiratu […] geo ya o bustitzen zeala o beti uretan, hankutsik... Beti, ez genun ezerre izaten, ez abarkik, ezer ez. Oiñetakoik´re ez, hankutsik gu ibiltze(n) giñan. Eantzi, eskutan oiñetakuak dittuzula, eta anaiya o bate(n) /(b)at igual: “Bueno, hoi… nik bizkarrian pasako at!”. Ta bajatzen zanian bizkarrian igual pasa… Baiña hor iyotzen ziñan, ta pixkana gora iten zun. Gero eskaillerak-eta geo nere difuntuak´e jarri zun, timbria jarri zun. Zeatik uju in iten baigiñun bestaldea. Tankera ematen giñun, guk sukaldetik bela baigenun kanpua, sototikan kanpua bela gendun. Eta atentzion eoten giñen, “ba oain etorrikok”, baiño askotan beandu igual, ez zeola /etzeola/, ta atentzioan, baiña ez bazeunden atentzion, uju iten gendun: “Antoniooooo!”. Ta zuk bertan aittu biharrian igual Astigarran aittuko zun. Builla, urak eaman iten zun.
-Urak eraman, bai, e?
-Bai, bai, bai. Boza eaman iten du, e?
-Eta norbait etorritakuan, pasatzen...
-Pasa zean, billa, billa.
-Txanelian.
-Bai, billa. Zuk ez pazenun eaman ta bea bihar zalako, ez zeon /etzeon/. Zui pasa, zuk jun biha zenunian pasa in behar zizun bate(n) (b)atek. Aittak eo amak eo nik, o jun bihar danian ta /da/ geo billa, etortzen zanian eo etortzen giñenian ordun beak billa. Baiño zuk hortako deitu in behar dezu /behazu/, zertako haik zelaiyian igual, edo etxian igual, ukuillun eo… eta deitu in behar izate(n) zan eta askok hola… jendia etortze(n) zan ba batzuk saarduakin earki jarrita. “Bai, nik horra pasa behar dit”. O “mendira jun behar dit” o neskan billa o jun behar dula o… andregaiya igual beste basarrin, ta /da/ handik uretik pasa denak iten zian, denak.
-Denak, orduan.
-Bai. Eta jesuus! Nik batzui errespetua jartzen niyoten! “Nei ez txoakeitan hasi, bakizu hemen eroi ingo zeala”. “Bai, nik zuk baiño lenuo pasako (d)et”. Ta hasten zan, hasten zian, uste zuten, baiña ez baitzen indarra biher, indarra bakarrik ez. Han sartzen bazan, azpia txanelan kontra igual zeatzen zan, ta eroitzeko peligrua ta “zu atzian hor exei! Ta nik…”, “porque” (oh)ola baitzan: hemen zan txanelian, hemen bi (oh)ola´re. Erdin (oh)olak dia, ta hoi oñez juteko. Bai. Ttikiya´e badet nik, nahi bazu hola ateatzeko. Ttikin ateria baita hau.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia