Arrasate (Gipuzkoa)

Sexuaren araberako desberdintasunak lan-munduan I

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak. Lanean ere, nahiz eta lan bera egin, soldata desberdina izaten zuten.

Transkripzioa

- Lanera fateko ez oskuen esaten hori. Lanera fan ezkero, faten giñen lanera, irabazten gauen lanpostu bardiñien, eta hori kooperatibetan!, erdix.., bueno, gutxitxuau. Ehuneko ehun ez geuen irabazten gizonan moduan. Orduen, akordetan naz. euen konsejillo sozialian Altamirako Bixenta. Eta zan andra langillie; eta, klaro, lan bardiñe eitten auen, gutxiao kobretan auen, betik euen horrekin. Eta gaiñera euken, segurue euken "una caja de compensación". Osea, ez zan seguru bat seguridade soziala. Orduen ezkonduek eukitten zittuen gastu gehixao. Umiek eukitten zittuenak, umien geixotasune... Eta solterak ba ez gauen eukitten hainbeste gastu, eta solterak bardin pagetan gauen, eta eitten zan "caja común". Eta gero gehixao gastau auenak geldiketan zien urtien hasieran parien bestiekin. Bueno, hori holan. Akordetan naz behin gizon batek bosgarren semie euki auela, eta: "familixie euki dou", eta "zorionak!" eta "zorionak!" ebitzen eta. Eta esaten dutso Bixentak: "Hi, bosgarrena? Nahikue dok, e! Ze itten dok hainbeste ume eukitteko?" "Hi, ze eingo junau ba, jangoikuek emuten joskun eta." "A, bai, e? Kontseziñoko mojei ez jutsiek ba emuten ba jangoikuek! Eta niri be ez, niri be ez justek emuten".

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia