Elgeta (Gipuzkoa)

Aranzabal abizena ugaria Angiozar eta Elgetan

Aranzabal abizena ugaria Angiozar eta Elgetan Lau generaziotakoak Aranzabal izan dira Zabaleta baserrian. Euren tarteko bat Portugaleteko zubian ibiltzen omen zen jendea batetik bestera lantxan pasatzen. Angiozar eta Elgetan da Angiozar abizena. Rosario eta senarra biak Aranzabal dira. Amona Angiozarkoa zen eta ama Kanpazar ingurukoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lau generaziotakoak Aranzabal izan dira Zabaleta baserrian. Euren tarteko bat Portugaleteko zubian ibiltzen omen zen jendea batetik bestera lantxan pasatzen. Angiozar eta Elgetan da Angiozar abizena. Rosario eta senarra biak Aranzabal dira. Amona Angiozarkoa zen eta ama Kanpazar ingurukoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Basarrixan historixaik badakizue?
S: Beti Aranzabal. Aranzabal. Gure aittaittan aitta-eta behintzet Aranzabal zian. Ibili zan, hamengo aittaittan aitta uste dot zala, Puente Colgantian, gizonak pasatzen, lantxan, alde batetik bestera. Sekula Puente Colgantian egonda zaoz? Han lehen lantxan pasatzen zittuen eta hantxe lantxan pasatzen ibiltzen zan.
R: Lanian ibili zan?
S: Bai, lanian, lanian.
J-S: [...]
S: Gizonak pasatzen. Eta gero hona etorri eta basarrixan. Eta gero gurian lau jeneraziño, geuk dakigunak behintzat, Aranzabal.
J: Baitta bestekuak be, lehen [...] eta zittuan Aranzabal; etxokonak be.
R: Baiña lehentxokuak. Gero Olañeta-ta...
S: Lelengua aldamenekua be Aranzabal zan.
R: Angiozarren Aranzabalak asko. Elgetan be bai. Gu be bixok Aranzabal [ga] eta. Eta gure seme-alabak Aranzabal Aranzabal.
-Gurasuak, aitta eta aurrekuak hemen bertakuak zian?
S: Aitta Angiozarkua.
R: Eta ama be beste mendikua, Altunamendi-edo, Kanpazartik gora. Hangotxia honen ama be.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia