Berastegi (Gipuzkoa)

Bixenteren aita: "Amerikano Handia"

Bixenteren aita: "Amerikano Handia" Bixenteren aitari "Amerikano Handia" deitzen zioten, Ameriketan urte asko ibilitakoa baitzen. Berastegira itzuli zenean, Ameriketan egindako diruarekin herriko hainbat lursail eta baserri erosi zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bixenteren aitari "Amerikano Handia" deitzen zioten, Ameriketan urte asko ibilitakoa baitzen. Berastegira itzuli zenean, Ameriketan egindako diruarekin herriko hainbat lursail eta baserri erosi zituen.

Transkripzioa

- Gure aitte zan “Amerikano Haundie”, [...] horko semea zan, horko baserri hortakoa, hamen motea zun izena Berastegin, “Amerikano Haundie” esaten zien danak.
- A bai e?
- Bai.
- Ta Amerikan egona zan?
- Bai, hiru aldiz’e. Horko semea, Saizar. Eta Ameriketa joan emen zan soldaduska liberatu zanen, Ameriketa joan. Ta Ameriketan bere kasa hasi, ta letxero ta zeak ta ustez aberastue, aberastu. Ta geo parte batekin etorri zan Berastegira eta beste bi parte han utzi zittun. Ta parte harekin erosi zun esateko Berastegin erdie bai.
- (Simona) Erdie ez, ez. Lau o bost basarri, Bizente, ez pasa gehiegi.
- Lau o bost basarri ta gaiñe terreno-saillek eta aparte zeak’e asko, erosi zittun asko, sail haundik [...].
- (Simona) Ta hau da, hau da basarri hoitako bat.
- Hoitako bat, aitten herentzie da hau.
- Erosi zuna berak ezta?
- Bai, erosi zuna berak. Han etorri giñen gu.
- Bera ze baserritan jaioa zan?
- Oilloki, horko baserri hortan. Saizar, hor Saizar dia, gu Saizar gea.
- (Simona) Bai, horkoa zan, eta geo basarriok erosi zitun denak eta seme bakoitzei tokatu zitzaion basarri bat.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia