Zarautz (Gipuzkoa)

Errepublika garaian, euskal izenak jartzen zituzten: Ander, Kepa...

Errepublika garaian, euskal izenak jartzen zituzten: Ander, Kepa... <p>1933an jaio zen, eta Ander izena jarri zioten. Gerora debekatu egin zuten, baina errepublika garaian lagatzen zuten. Frankismoan, berriz, izena aldatu zioten agiri ofizial guztietan. Zarautzen bazeuden euskal izena zuten beste zenbait ere (Kepa, Ander, Gotzon...). Abertzaleak denak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1933an jaio zen, eta Ander izena jarri zioten. Gerora debekatu egin zuten, baina errepublika garaian lagatzen zuten. Frankismoan, berriz, izena aldatu zioten agiri ofizial guztietan. Zarautzen bazeuden euskal izena zuten beste zenbait ere (Kepa, Ander, Gotzon...). Abertzaleak denak.

Transkripzioa

- Ordun, jaiotza ze urtetan, milla beatzirehun ta?
- Hogeita hamahiru.
- Eta Ander izena, aspalditikan?
- Betitik.
- Ta, nola hori, hogeita hamahiruan bertan?
- Gerra aurretikan lagatzen zuelako.
- Gerra aurretikan... Ta geo ya...
- Geo, ni ibili naiz bueltaka eta geo ematen zituen hamengo ofizina santo, hemengo ofizina santuan ematen zituen zertifikatuetan Andres jartzen zuen. Eta geo garaia etorri zanian mudatzea etorri nitzan honea zeatzea, ta esan zian, "ez, leheno 're hi beti Ander hao hamen 'e!". "Koño! Ta ordun zeatikan iten ziñuen zertifikauko Andres?!". Ta hola [...], Pako [...] ta konpañiya. Bai.
- Ta orduan zer zan, e, Errepublika, Errepublika garaian, e, jaiotako [...]?
- Ander. Karo, hogeita hamahiruan hori lagatzen zuen. Ta ni Ander izan naiz beti, eskolan ta leku guztitan, beti. Nei Andres, netzat ez zan izen hori.
- Eta hala 're esaten dezu, zean, jaiotze zera, agiriya eskatzea etorri, ta, zea, Andres...
- Andres jartzen zuen hamen. Hamen bai. Nik karneta ateatzeko hamengo agiriya behar izandu zan, etorri, eskatu eta Andres, ta ixildu in behar. [...] zeatu nun, harrapatu nun etorri nitzanian kanbiatzea, "a ber, atea diak rejistrua, ta beitu diak". "Bai, beituko diagu". Atea zun, ta "ez, Ander ziok", "ta, zeatik ez ziñuen Ander jartzen?".
- Eta normala zan Errepublikan Ander ta Kepa ta Joseba ta...
- Ordun laga iten, laga iten zuen ordun, oaindik bai. Osea, hogeita hamaseira arte libre eon zan.
- Eta Zarautzen asko daude? Ander...
- Ni bakarrik. Ander nik ezautu det... Bestia Ander ni baiño gaztexiaua Kiriki, Ander Kiriki.
- Ta bestela zure inguruko [...] jente, zure sasoikua hola, euskal izena daukatenak...
- Raruak zian, oso raruak, oso. Kepa ta holako batzuek bai, Kepa Murua ta.
- Patxi ta holakon bat igual.
- Patxi ez ta ordia izena jartzen, geo jartzen dezu Patxi, aurrena Francisco jartzen dezu, leheno 're. Traduziyua zun, geo deituko zizun Patxi nahi baziñun baiña. Gotzonei, beitu, baiña Gotzon bada bat gure kuadrillakua bazan bat Gotzon zana. Asko zan bere gurasuak ze berotasun zuen ta ze joera zuen, hortik zan, hortik zan.
- Abertzale, zea, jente sutsua, ta ordun apostu iten zuna.
- Bueno, itsu-itsuak o.
- Sutsuak esaten det, itsua ez!
- Ez. Nik bi osaba izan ditut bat batailloian ta bestia Frantziyan "pena muerte"kin, zeakua, ELAko sekretaiua o zan. Eta hua, nik bixitak in dizkiyoet bai kanpo konzentraziyuan eta bai zean, fronteran, Urdaxea jun, Urdaxea jun mendiz ta, osaba ikustea, garai haitan. Zea, joera hori ordutik dator.
- Ya, noski.
- Karo. Ta geo beti giro hortan aita ta 're txistulaiak eta, betikuak hamengo antzerkiyak iten ta, hori... Gerra aurretik eta geo.
- Beraz, zure zaletasuna familitikan dator, gurasotikan eta...
- Bai, bai. Ba, bai. Nik hala ezautu det beti.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia