Zarautz (Gipuzkoa)

Gerra aurrean abertzaleak eta karlistak ziren nagusi Zarautzen

Gerra aurrean abertzaleak eta karlistak ziren nagusi Zarautzen Sozialistek indar gutxi zuten Zarautzen: Karlistak eta Abertzaleak ziren nagusi herrian. Gerra aurretik, abertzaleek indarra zuten. Batzuek zein besteek dantza-taldeak eta antzerkiak antolatzen zituzten. Karlistek euren lokala zuten, eta PNVren batzokia ere gerra aurrean eraiki zuten. Hiru lekutan izan zuten. Gerran kendu egin zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sozialistek indar gutxi zuten Zarautzen: Karlistak eta Abertzaleak ziren nagusi herrian. Gerra aurretik, abertzaleek indarra zuten. Batzuek zein besteek dantza-taldeak eta antzerkiak antolatzen zituzten. Karlistek euren lokala zuten, eta PNVren batzokia ere gerra aurrean eraiki zuten. Hiru lekutan izan zuten. Gerran kendu egin zituzten.

Transkripzioa

- Ez, baiña izan zian hor gune batzuk, Eibarren...
- Eibarren, Eibarren bai, hua baita Republika deklaratu 're han leheno in zan beste lekutan baiño.
- Bai.
- Baiña hemen ez det uste holako zeaik izango zanik, zeatikan sozialistak hamen indarra ez due izan. Gerra aurretik behiñik behin ez, ta geo 're neurriyan
- Ta gerra aurretik hamen nagusi zein zan, abertzaliak edo..
- Ta karlistak beti burrukan. Bai, burrukan esan nahi det baita sentido onian 'e bai. Batek dantzai talde bat jartzen bazun, bestiak bestia. Ta batzuek saltaka-apustua juten bazian bi zeakin, biekin, bestiak beste bi. Bai, ta ordun burruka benetakua, burruka benetakua.
- Gerra aurretik, baiña.
- Bai, gerra aurretik.
- Eta gerra aurretikan bazeon, e, partido nazionalistak bazeukan bere lokala eta karlistak 'e bai.
- Bai, bai. Ta dantzaiak eta istori guztiya, taldiak eta.
- Ta karlistak 'e baita?
- Baita.
- Nun zeukaten karlistak?
- Karlistak... Ni akordatzen naizela, aurretik ez dakit, ni akordatzen naizela frailetako aurrian, atzian frontoia ta dazkan zea hoietan, guk han, gure laguna giñun hanguak eta han hartu-eman haundiya euki giñun; guk han frontoian pelotan jokatzen giñun, aurretik ez nuke esango nun, ez dakit, ez diyot behiñ 'e kasuik in ta.
- Ta Batzokia?
- E?
- Batzokiya?
- Batzokiya baiño leheno hemen, zeana, emakumian ta lekua, hamen zineko onduan, Carniceria Arozena nola da?
- A, bai.
- Nik hor ezautu det, ezautu... Akordatu iten naiz ta erretratuak ikusi ditut. Gure osaba ta dantzaiak zian ta horko eskailleretan erretratuak ateata ta.
- Gerra aurretikan alkatia zer zan, nazionalista Zarautzan?
- Bai, bai. Zean 'e bai, oain Arranua daon hortan 'e bai, hortan 'e bazan. Eta geo, uain Batzokiya daon lokala. Geo hoiek danak kendu in zian gerra etorri zanian, hoiek danak kendu in zituen.
- Orduan gerra aurretikan ya, hemen abertzaletasuna ya nagusi zan.
- Bai, bai. Osea, gehio, karlistak baiño karlistakin burrukan, baiña, zea, gehio.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia