Tolosa (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua

Baserriko bizimodua <p>Gurasoak eta orduko bizimodua ditu hizpide. Aita Jazkutik Elizetxera ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Mahaian, 11 lagun izaten ziren. Ukuiluan, bost behi egon ohi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoak eta orduko bizimodua ditu hizpide. Aita Jazkutik Elizetxera ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Mahaian, 11 lagun izaten ziren. Ukuiluan, bost behi egon ohi ziren.

Transkripzioa

Ta aitte zan… aitte hangoa zan nerea. Ta aitte ibiltzen zan, ba, bason ta hola, ta behintzat nere amakin zeatu zan, ezkondu zan. Oseake Jazkutik Elizetxea etorri zan. Ta geo, familie, ba, zortzi izan zittuen, izan giñen. Ta ikuillun bost behi. Bat antzue segurasko, bat umeik ez zun ingo. Ta sukalden, mahaien, hamaika lagun. Ta etxeko garie o artoa o zea. Ta oillaskon batzuk eo arrautz batzuk eo zerbaitte zanen, Tolosaa feria jun ta umentzako zerbaitte, oiñetako zeozer. Ordun ez zeon caja de ahorros-era jun ta dirua atera ta kajeroik eta zeaik. Ta ordun holaxe moldatu behar izaten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia