Eugenio Zabala Olazabal
Bedaio auzoa; Tolosa (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Eugenio Bedaion jaio zen, Elizetxe baserrian. Aita herri berekoa zuen, Jazku baserrikoa, eta ama, berriz, Zarautzen jaioa eta txikitan Bedaiora bizitzera joana. Izan ere, Eugenioren amaren aldeko amona Aizarnakoa zen, eta aita zarauztarra, eta Zarauztik ganadua eta trasteak hartu eta Bedaiora joan omen ziren bizitzera, bidea oinez eginda. Eugenio bera, Bedaion hazia da, baina gazte zela Alegian harakin gisa lanean hasi, eta bertara joan zen bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-013 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute