Elgeta (Gipuzkoa)

Artazuriketarekin batera arrosarioa errezatu

Artazuriketarekin batera arrosarioa errezatu <p>Etxeko giroa. Artazuriketa egiten zenean, iluntzeetan, tertulia egiten zen etxean: Rosarioren aitak bertsotan egiten zien eta Sebastianen etxean arrosarioa errezatzen zen. Kirieleisonak tximiniaren aurrean belauniko jarrita errezatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko giroa. Artazuriketa egiten zenean, iluntzeetan, tertulia egiten zen etxean: Rosarioren aitak bertsotan egiten zien eta Sebastianen etxean arrosarioa errezatzen zen. Kirieleisonak tximiniaren aurrean belauniko jarrita errezatzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehenao afalostian-eta ipuin-kontari eta ibiltzen ziñazien?
S: Bai. Gari-joten...
-Ez, neguan; afaldu eta beti lanen bat egongo zan...
S: Arto-zuritzeruzkotan eta ipuiñak.
R: Gure aittak bersotan eitten oskun arto-zuritzera faten giñanian.
-A bai, e?
R: Bueno! Bersolarixa zan ha, edo beren zera, talentua.
S: Guk erreseixua errezau-eta, hamen erreseixua errezauaz izeten zan asko.
R: Harek bersotan eitten oskun guri.
-Eta nun ikasittakuak?
R: Bere zera hoixe. Eta gure semiak be hori puxkat tokia harena daukala esaten dotsat nik honei, e. Harek be bertsolari danetan oin be. Sozio edo zeoze bada eta.
S: Honen aldera urten dau semiak be.
-Zeuek errosarixua?
S: Guk erresaixua.
R: Belaunbiko jarritta, gaiñera. Tximinixan beheko sua, eta honek egoten zien holan, hantxe goixan tximinixan eskuak ifinitta. Ni txokauta. Kirieleisonak errezatzen zittuen, e!
-Zelan esan dozu?
S: Kirieleisonak. Badakizu erresaixuan zela izeten dan, e
R: "Ora pro nobis", Santa Maria, eta honek.
S: Horrek belaunbiko.
R: Belaunbiko. Jarri tximinixan, suan azpixan eta. Akordatzen naiz ni. Ni hona etorri nintzanian belaunbiko jarritta errezatzen eben honek gero, e! Nik baiño fede gehixao euken, itxuria. [...] Larrañaan ez giñuan ein holakoik, baiña.
S: Egunero guk erresaixua. Egunero-egunero.
-Eta zenbat urtera arte?
S: Ni lanera fan arte. Eibarrera fan nitzan hamasei urtekin-eta. Gero laster geratuko zan, gero akabo.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia