Elgeta (Gipuzkoa)

Angiozarkoek dantza egiteko debekua

Angiozarkoek dantza egiteko debekua <p>Inguruko guztiak Angiozarrera joaten ziren mezara goizeko sei eta erdietarako. Abade gogorra izan zuten auzoan eta dantzan eginez gero ez zuen absoluziorik ematen. Sebastian Gernikara ere joan izan zen dantzara motorrean. Dantza soltea libre zen, baina lotua debekatu egiten zuten. Elgetakoek ez zuten hainbeste arazo izaten, baina Angiozarkoek ezin zuten dantzarik egin. Kongregazioak: <em>Hijas de Mar&iacute;a</em>&nbsp;eta <em>San Luis</em>. Gurasoak ere egoten ziren kongregazioetan. 12:00etako mezara baraurik joan behar izaten zuten. Meza ondoren mutilak tabernara joan eta ardau goxoa eta barkilloak jaten zituzten; baina neskak ezin ziren sartu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko guztiak Angiozarrera joaten ziren mezara goizeko sei eta erdietarako. Abade gogorra izan zuten auzoan eta dantzan eginez gero ez zuen absoluziorik ematen. Sebastian Gernikara ere joan izan zen dantzara motorrean. Dantza soltea libre zen, baina lotua debekatu egiten zuten. Elgetakoek ez zuten hainbeste arazo izaten, baina Angiozarkoek ezin zuten dantzarik egin. Kongregazioak: Hijas de María eta San Luis. Gurasoak ere egoten ziren kongregazioetan. 12:00etako mezara baraurik joan behar izaten zuten. Meza ondoren mutilak tabernara joan eta ardau goxoa eta barkilloak jaten zituzten; baina neskak ezin ziren sartu.

Transkripzioa

R: Mezetara be neu-edo faten naiz bakarrik auzotik, besteik iñobe ez da faten. Neu kotxiakin faten naiz oinddio eta, "¿a dónde?" eta faten naiz, baiña.
-Hori lehenago asko joan zarelako eta oin...
R: Goizian seitterdietarako danok, hartu lastuak eta hola, hango mendikuak eta hemengo mendikuak eta.
S: Zerua irabazi [...]. Zazpirak alderako...
R: Eta gero atsaldian dantzan ein bihar eta absoluziñoik emun ez abadiak eitten oskun; eta guk hemen auzoko honek euki dau, e... Hemen abade bat etorri zan, eta harek zer gogorra emoten eban, e! Bueno! Gero (Segurara) fan zan badioi. Eta gehixenok eruan zittuan, eta hemen zati batzuk moja be; eta atzera bueltan erdixok etorri zien, baiña...
-Eta absoluziñua zergatik?
R: Dantzan eittearren atsaldian. Ez eban emuten, ez eban emuten zerik.
S: Konfesau eta absoluziñua emun bihar izeten da. Edo erreza eizu aittagure bat eta barkatuta dago. Baiña ez eban emuten...
R: Ez eban barkaziñoik emoten, [atzeratu] ein bihar; eta guk hoixe dantzan ein bihar. Hoixe eukitzen giñuan, geure... Epoka bat egon zan hemen! Bueno!
-Gogorra zan, orduan?
R: Bai, bai. Gogorra zan.
S: Gu baiño lehentxuao-edo. Gure denporan, baiña gu orduan Bizkaira-ta faten giñan dantzan eittera, Gernikara-ta. Hamen prohibiduta egon zan; Garizuman, ez dakitzu, "Cuaresma" edo; eta gu Gernikara-ta faten giñan dantzara. Kanpora. Ordurako motorrak-eta bageunkazen-eta, motorrian, ez dakitzu.
-Dantzia zela izaten zan, sueltuan.
S: Agarrauan.
R: Sueltuan libre zan. Agarrauan zan pekatuoi. Hamen momentuan agarrauan zan pekatua. Elgetan ez zan horrenbeste. Hementxe Angiozarko auzo [...]. Elgetan? Keba!
S: Entzunda nao Antoni [...] Iturrikua kastigau edo zeoze ein ebela.
R: Parrokua egon zen Elgetan be, baiña hainbeste ez. Elgetakuak, e... Asentzion-eta akordatzen naiz ni, gu dantzan eta Elgetakuakin, eta Angiozarkuak han begira goittik behera... Harek ez eben eitten, eta guk dantzan ein bihar... Gure pekatua hoixe zan, dantzan eittia zan zera eta!
S: Orduan, gaiñera, kongregaziñua eukitzen giñuan, orduan [herrittan] medalliakin-eta gure jauna...
R: San Luisenak eta Hijas de Maria.
S: Hijas de Maria eta San Luis. Gonzaga edo; ez dakit zer. Eta hillian jai bat izeten zan, eta hartu medallia bertan eta ra! Poltsilluan eruan hara eta elixan, sakristixan...
-Gurasuak-eta juaten zien kongregaziñora?
S: Sasoe baten, bueno!
J-S-R: [...]
R: Lehenao bai, lehenao fede haundixa.
S: Urik eran barik eta fan bihar, e, ez urik eran eta ezebe ein barik.
R: Hamabixak [...] Oiñ operaziñua eittera oin.
S: Gero ha eitten giñuanian eraten giñuzen tabernan, hogei lagun edo, hamar behintzet askotan, eta honek emakumiak ez, emakumiak tabernan sartu be ez. Eta guk, igual [Gran Ciegua] esaten zan, ardau gozua, nastauta zurixakin-edo, bueno! Bosna txikito-edo eraten giñuan; gero handik etxera. Barkillu horrek, luzeska horrek, zuk ez dakit..., estu batzuk jaten giñuzen-eta, barkillo moduko batzuk baiña barrua beteta, hiru pisu, holako sendo-senduak zien; edarrauak! Oin halakuak gitxi ikusten dittut, egongo dia baiña.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia