Elgeta (Gipuzkoa)

Angiozarko eskola

Angiozarko eskola Angiozarren ibili ziren eskolan. Neskak eta mutilak banatuta egoten ziren eta bakoitzak bere irakaslea zuen. Irakasleek ez zuten euskaraz jakiten eta gogorrak ziren. Bergaran nahi ez zituzten irakasleak bidaltzen omen zituzten Angiozarrera. Ondo ikasten ez zutenean zigortu egiten zituzten. Euskaraz egitearren gogor hartzen zituzten, baina zigor berezirik ez duute ezgutu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Angiozarren ibili ziren eskolan. Neskak eta mutilak banatuta egoten ziren eta bakoitzak bere irakaslea zuen. Irakasleek ez zuten euskaraz jakiten eta gogorrak ziren. Bergaran nahi ez zituzten irakasleak bidaltzen omen zituzten Angiozarrera. Ondo ikasten ez zutenean zigortu egiten zituzten. Euskaraz egitearren gogor hartzen zituzten, baina zigor berezirik ez duute ezgutu.

Transkripzioa

-Eskolara Angiozarrera edo Elgetara lelengo...
R-S-K: [...]
-Angiozarko eskolia zela gogoratzen dozu?
J: Angiozarrek be maixua eta maistria.
-Neska eta mutillak aparte?
S: Aparte, aparte. Nik ezebe ez naban ikasi.
R: Guk gaizto-gaizto bat euki giñuan maistra, kastillania zan.
S: Danak kastillania... Guk be kastillanua. Emuten eban palizetan!
-Zeuria be bai? (Juliani)
S: Horrek ixa danak antzera. Euskeraz ez ekixen eta.
J: Guk erderaz ez...
S: Egurra, egurra... Hona guri txarrenak bialtzen oskuen. [...]
R: Maistra zahartxo bat eta zimela. Eta eruaten gontsazen gero basarrixan erezen ba... zeozer, patata edo baba edo halako.., noizipeiñetan, eta orduan ondo esaten oskuen, baiña atzera be gero...
S: Txarra, txarra. Estudixatzen, bueno!
-Kanpotarrak zien eurak, klasiak erderaz emuten zittuen. Baiña gero zeuek euskeraz berba eitterik bai zeuen artian?
S: [...] Urtendakuan handik, akabo. Danok fiestan eitten giñuan.
-Eta kastiguak zergatik izaten zian, klasiak ez zenduezelako entenditzen edo euskeraz berba eittearren?
J: Euskeriagaittik be bai.
S: Baiña gehixen beste zeozegaittik izaten zan, beti zeozegaittik. Ikesi ez, edo. Hortara (besoak zabalik) liburuak hartuta zenbat bidar! Ezin euki-eta, ipiñi zeoze-eta.
R: Kastiguak.
S: Kastiguak? Bueno! Gu beste kastigu hartutako ez da egongo... munduan be asko ez.
-Eta euskeriagaittik zer kastigu izaten zien akordatzen jatzu?
J: Behintzet batzutan euskeraz eitteagaittik gogor eitten oskuen.
S: Orduan izeten zan errekreua; ordu erdi-edo ez dakit ze izeten zan, eta orduan kastigauta. Enjeneral ha izeten zan. Bestiak urtendakuan eskolan egon bihar.
-Anillorik ipintzia, edo zeozer eruan bihar izatia, edo sokaren bat?
S: Gero entzunda nao, baiña orduan ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia