Elgoibar (Gipuzkoa)

Saturnina Ciaran irakaslea; Pilar ikastetxea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-018-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenbizi parbuloetan ibili zen eskola publikoan. Saturnina Ciaran elgoibartarra zen irakaslea eta umeei ipurdiak garbitu eta dena egiten zien. Eskola publikoan bi urte egin ostean Pilarrera joan zen. Zuzendaria Anbrosio Egia zen eta klaseak gaztelaniaz ematen zituen euskaraz ez zekien eta. Euskaraz hitz egitearren jolas-ordu gabe zigortzen zituzten. Eskolako ordutegia. Gabonetan eta abuztuan izaten zituzten oporrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze eskolara jun ziñan?
- Lelengo juten giñan, zera, publikuetara, “públicas”.
- Aita Agirre plazan, hamen, Plaza Txikitan.
- Bai, hori da, bai.
- Eta zenbat urterekin hasi ziñen?
- Han? Ba, zazpikin.
- Zazpi urterekin.
- Bai.
- Parbuluak eta ez zeozen?
- A, parbuluak bai, harek aparte.
- Nun ein zenittun parbuluak?
- Hantxe, hantxe bertan […] Saturnina Ciaran, horrek merezi zaban omenajia. Ume guztiak, eskolia, ipurdixa garbittu ta danak eitten zittuan harek.
- Elgoibartarra zan bera?
- Elgoibartarra, bai, Saturnina Ciaran. Hil zan aspaldi. Oin haura bizi balitz, ba, eukiko zittuan, ba, larogeta hamasei bat urte.
- Eta parbuluetan zenbat urterekin hasi ziñaten?
- A, ez dakit nik zenbatekin, han pasatzen [zendun] pare bat urte eta gero pasatzen ziñan ta gero hemen…
- Goiko pisura, ezta?
- Pilar ipini ziuen […] zeorri, ta gu Pilarrera pasau giñan.
- Pilarrera, hona, Urasandira.
- Bai, ta durua pagauta hillian.
- Eta zenbat urterekin pasau ziñan Pilarrera? Esan diazu zazpi urterekin hantxe…
- Bai, ba, zortzi-beatzikin.
- Han, pare bat urte eman zenittun hantxe.
- Bai, bai.
- Eta gogoratzen dozu publiketan zein zan zure maistra edo? Ze maistra izan zendun.
- Ba Anbrosio, direktoria zan Don Anbrosio Egia.
- Egia. Elgoibartarra zan bera?
- Ez. Hor, e… Aretxabaleta aldekua edo, ez dakit baiña, nik ez dakit seguru, hangua izango zan. Euskeraz ez zekixen.
- Erderaz eitten zaban dana klasia.
- Bai, dana, dana.
- Orduan zuek ikasi erderaz ein zenduten?
- Bai.
- Pilarrian ere?
- Bai, erderaz dana.
- Maistrak eta irakasliak.
- Bai, gero etorri zian, hamen hau remesa berrixau ta oin ematen dabe, baiña, lehen ez.
- Lehen dana erderaz.
- Dana erderaz.
- Eta zuen artian zelan eitten zenduten?
- Guk, e… gure kastigua zan, e… “¡sin recreo, ala, fuera!”
- Euskera eittiagaittikan.
- Bai, euskeraz eittiagaittik. […] “casa, perro” ta esaten giñun ta…
- Eta gogoratzen dozu zein zan zeneukaten ordutegixa edo, klasera juteko?
- Zerera juteko?
- Bai.
- Ba goizian beatzietan eta gero, urtetzen giñan hamabixetan.
- Ta arratsaldez?
- Arratsaldian, ba, ze, lauretatik seiretara edo.
- Eta oporrak egoten zian?
- Bai.
- Ez gaur egun modukuak, ezta?
- Ez! Oin dia, oin dia, oin dia… “supervacaciones”.
- Zelakuak zian? Zenbat egoten zan, oporrak? Holan, Gabonetan edo zeoze?
- Bai, bai, Gabonetan hamabost egun ta bestian hillebete edo.
- Hillabete abuztuan.
- Bai, agostuan.
- Eta Aste Santuan?
- Ba Aste Santuan egongo zan hola, honek e… Nuestra Señora del Pilar, ta danak zela zian relijiosuak, ba astebete bai, behintzat, eitten genduan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia