Mallabia (Bizkaia)

Auzoko eskola; auzoko baserrien izenak

Auzoko eskola; auzoko baserrien izenak Eskolan 7 urtetik 14ra bitartean egon zen. Eskola noiz egindakoa den. Auzoko eskola zen baina inguruko auzoetatik ere umeak etortzen ziren; Trabakutik behera dauden baserrietakoak ordaindu egin behar izaten zuten. Urtean, pertsona bat arduratzen zen eskolako egoeraz ("maiordomue"); hari ordaintzeko izango zen dirua. Eskola, karearekin zuritzen zuten, "letxerie". Baserri izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-024-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan 7 urtetik 14ra bitartean egon zen. Eskola noiz egindakoa den. Auzoko eskola zen baina inguruko auzoetatik ere umeak etortzen ziren; Trabakutik behera dauden baserrietakoak ordaindu egin behar izaten zuten. Urtean, pertsona bat arduratzen zen eskolako egoeraz ("maiordomue"); hari ordaintzeko izango zen dirua. Eskola, karearekin zuritzen zuten, "letxerie". Baserri izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan zenbat urtekin-edo hasi ziñan? Goguan dakazu?
- Eskolan saso´ antzien ni, zazpi bataz bai.
- Zazpi bat urte…?
- Ta hamalaura ingurura arte ibili nintzen.
- Bai, honek eskolie ondo ikesi eben.
- Ta… Ba, zortzikin edo primera komuniñue ein [nauen] ta.
- Lehelengo jaunartzie.
- Eskolia zeuek baiño lehenao eindakua zan?
- Bai.
- Askoz lehenao? Edo?
- Asko be ez aurretik. Horrek eskoliorrek oin eukiko dittu hirurogeta hamazortzi larogei urte edo.
- Oseake, zeuek estrenau ez, baiña, bueno…
- Gure aitte-ta ezkondu zin inguruen, hirurogeta hemeretzi bat edo holako bat.
- Eta auzokuak juaten ziñazien bertara?
- E?
- Auzokuak bakarrik juaten ziñazien bertara?
- Ez, etorten zin… Ta zera, pagau itten eben hor Trabakotik beherakuek, hamen eskolara etortzearren.
-A, bai, e?
- Ez dakit, ba, zetako izengo zan. Gero, urtin bat maiordomue edo egoten zan eskolie, bakaziño-denporan, eskolie zurittu-edo eitteko. Ta hartarakoxe izengo zan ha diru´ segurua´. Ba, letxerie edo pintturie edo dana dalako… Letxerie izengo zan lehen, kariaz eindde.
- Ordun kariaz izaten zan letxerie, ipini zurittute, urtute, ta gero brotxiakin haxe.
- Oseake, horri letxeria esaten detsazue?
- Hori kariakin eitten dana bai, letxerie. Hori beti entzun da.
- Oin, ba, pintturak daz, baiña lehena´ kariaz etxin be baztarrak zuritzen zin.
- Zurixe izeten zan ta garbixe bazan, e? Oin, bueno, pintturie ezeixu konparau.
- Bueno, amaraun batzuk kendu ta… Eskobiaz izeten zan enjeneral. Pristi-prastie […].
- Brotxie […].
- E?
- Brotxa bat be egoten zan [honan]. Bueno…
- Bai, geruao.
- Ha makillan ipinitte.
- Baldan eindde eskobie sartu ta harekin. Masma [batzuekin goixe…] eindde.
- Eta maiordomua zein izaten zan?
- Bueno, lantzin bat. Eskolan partidue euken guztixek. Aurtengo urtin ni banaz, hurrengo urtin beste etxe batekue.
- Eta hori sorteoren bat eitten zan edo…?
- Sorteun barik saillien jungo zan ha zeretik, numerotik edo. Ez dakit nik zelan izeten zan be.
- Orduan, kanpotik be etortzen zian hona?
- Bai.
- Trabakutik behera daren basarrixetatik eta…?
- Bai, bai. Hor, Lapatza ta Orrospengue be… han… Trabaku baiño harutza´ kamiñupien ta… Baitte Elgetzukuk be etortzen zin ta Abendibarkuk eta… Gero hor txaletak eindde daz oin Donagaraittik han gorutz. Han etxe bat zan, Donetxebarri, hangue, ta Donazkuk be bai ta…
- Orduan, ume asko juntauko ziñazien hemen, ez?
- Hirurogeta hiru kontaute na´ ni hor batera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia