Bergara (Gipuzkoa)

Ospitaleko eskolan ikasitakoa

Ospitaleko eskolan ikasitakoa <p>Hasiera batean eskolara ospitalera joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-197-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hasiera batean eskolara ospitalera joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara nora juan ziñan zu?
- Ni eskolara juan nitzan lelengo ospittalera, eta han ibili nitzan ospittalian. Eta gero gure kurso horretan tokau zan profesora bat ekartzia. Etorri zan, eta hasi zan ya... zeaittik lehen bakarrik parbulaixua izeten zan ospittalian ta parbulaixua in ta urten itten zeben. Baiña gure sasoian, etorri zan profesora hori eta orduan horrek jarraipen bat eman zoskun. Ta han jarraittu neban, ba, nik ez dakitt, hamahiru, hamalau urtera arte edo, hamahiru edo hamalau ez dakitt, hamabi-hamahiru urte.
- Eta zenbat urtekin sartu ziñan?
- Sei urtekin.
- Sei urtekin. Orduan ze izaten zan sei urtekin…?
- Ez, sei urtekin ez. Sei urtekin komuniua in neban, lau urtekin, bost urtekin sartuko nitzan ni, bost urtekin.
-Ta orduan ume gehixenak ya bost urterako eskolara juanda zeren edo bost urte izaten zan…?
-Baa, hortxe, hortxe juaten zan eskolara, bai.

Egilea(k): Suhar Beraza (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia