Urepele (Nafarroa Beherea)

Zigorra euskaraz egiteagatik

Zigorra euskaraz egiteagatik <p>Zigortu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik. Tintontziaren zera (?) ematen zitzaion euskaraz egiten atzematen zenari, hark hurrengoari, eta horrela hondarra, azkena, zigortu egiten zuen irakasleak. Beraiek euskaraz mintzatzen ziren. Bera ez zuten zigortu izan, errientak, irakasleak ostatuan hartzen zituztenez haiekin trebatzen zirelako frantsesez. Kanpotarrak izaten ziren irakasleak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URE-007-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zigortu egiten zituzten euskaraz mintzatzeagatik. Tintontziaren zera (?) ematen zitzaion euskaraz egiten atzematen zenari, hark hurrengoari, eta horrela hondarra, azkena, zigortu egiten zuen irakasleak. Beraiek euskaraz mintzatzen ziren. Bera ez zuten zigortu izan, errientak, irakasleak ostatuan hartzen zituztenez haiekin trebatzen zirelako frantsesez. Kanpotarrak izaten ziren irakasleak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer zen gaizki egitea orduan, denboran?
- Ba! Gaizki egitea, edo zeeit... eskuaraz mintzatzea bera, gaizki zen. Punitzen gintuzten.
- A bai?
- Ba, ba, ba, ba.
- Zer? Delako makila hura bazenuten?
- Baginiin eta ankreaen egiteko baziin holaxeko tüba ttipi batzu, eta gero heetan, hek husten zirelaik, atxikitzen zituzten, eta gero eskolan ginelaik, eskuaraz mintzatzen baginen, batetik bertzerat paasten giniin, bertzela [...] mintzo, fite paasten [...] zeen eta hondarra puni baitzen, gero, hondarrik atxemaiten ziena, hura... hura puni zen. Ai ei ama, ba, ba! Geoztik kanbiatu dia denek, behar e' funtsian.
- Zuek, bistan da, euskaraz mintzatzen zinetela elkarren artean, orduan.
- Eskuaraz mintzatzen ginen elgarren artian, nahiago giniin ba frantsesez baino! Ez gainakin biziki frantsesa eta eskuaraz usatiak ginen, ta alabainan... Hartako, ez baginen /ezpaginen/ gero untsa segitzen eskolan, baakizu, frantsesa ez giniin untsa egiten. Nahi zuten ikastia 're, doaika, areatik e' ez gintuzten uzten, areatik.
- Eta zu punitua izana zara behin ere, horretarako, edo...?
- Ni ez, ez zait /etzait/ gertatu punitia izaitea, ez. Aritzen nintzen frango aise frantsesian e', zeren ta errientsak ama gintiin etxian, heekin trabatzen ginen gehiao, bertziak baino. Baziren bat ez zirenak /etzirenak/ trebe. Aizu. Bainan hala...
- Eta errientsak nongoak ziren? Batere ez hemengoak, edo?
- Ez hemengoak, ez. Beheretik jiten ziren. Gero, hala, hemen beherian egoiten ziren. Ez ziren /etziren/ joaiten beren etxeat. Hemen egoiten ziren. Ba. Eta hala. Ba errients zerak gintiin. Nik ez dut /eztut/ erraitekoik. Errients unak ziren, ba.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia