Abaltzisketa (Gipuzkoa)

Baserriko eguneroko janariak: babarruna, ardikia, sagarra...

Baserriko eguneroko janariak: babarruna, ardikia, sagarra... <p>Lehen ardikia egunero jaten zuten, neguan behintzat. Ardia hil ondoren gatza ematen zioten ontzi batean sartuta. Ontziak zuloak zituen gatza ateratzeko eta egun batzuk ondoren atera eta zintzilika jartzen zuten. Gezatzeko uretan beratzen zuten. Igandetan babarrun zuria jaten zuten eta pozik. Postrerako sagarra. Orduko esnea, gain askorekin. Intxaurrak ere jaten zituzten. Ogia, berriz, gutxi izaten zuten eta udarako gordetzen zen. Taloak. Denek ontzi beretik jaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ardikia egunero jaten zuten, neguan behintzat. Ardia hil ondoren gatza ematen zioten ontzi batean sartuta. Ontziak zuloak zituen gatza ateratzeko eta egun batzuk ondoren atera eta zintzilika jartzen zuten. Gezatzeko uretan beratzen zuten. Igandetan babarrun zuria jaten zuten eta pozik. Postrerako sagarra. Orduko esnea, gain askorekin. Intxaurrak ere jaten zituzten. Ogia, berriz, gutxi izaten zuten eta udarako gordetzen zen. Taloak. Denek ontzi beretik jaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, gaiñian, ai, hoi ez zait gustatzen: ardikie. Ardikie, ardikie, [zeziña]... ba! ez zait gustatzen.
- Ez? Hua leheno dexentetan jaten zenduen?
- Bai, egunero.
- Egunero?
- Bai, udaran ez, baiño negu parten, bai! Ta hue babarrunai nahastuta-ta. Nei ez zin gustatzen, ez zitzaten gustatzen.
- Ze izaten zan hoi, ardiya...?
- Ardie hil, eta gero egun bat edo bi euki, ta geo gatza eman.
- Nola ematen zitzaion gatza?
- Zea baten, ontzi baten. Eta ontzi harek zun, txulok zittun, hari gesala behera juteko. Gesala behera juten zitzaion hari, ta gero, ba, hortxe, ez dakit, ba, dozena erdi bat —ni ahaztuta nao hoi—, dozena erdi bat egunen eo, han euki ta geo txintxilika jarri. Ta handik puskatu ta beratzen, gauen beratzen euki, ta goizen baburrunei hua sartu.
- Ta ze izaten zan lehorra ta gaziya o ze izaten zan?
- Ez, gezatzen zan.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Uretan.
- Udetan. Gauen beratzen zan. Ez, ez, gozua izaten zan, baiño beti aspertu itten zan. Baiño... Ta jaieten’e ez, jaietan beti babarruna txuria izaten gendun. Bai. Ta hue txoixoak, hola, txoixo mutturrek... txintxo kontu inda, e! Guk jaietan babarruna zurie. Hue jaie etortzeko pozik! Baiño ez oain bezela postreik-eta ordun, e? Sagarra balin bazan etxen, sagar bat ta akabo. Gaiñen esnea. Hoi bai, aizu. Pertzaka esnea. Ai! Gogoatzen zat ze gaiñe eukitzen zun.
- Gaiña gustatzen zitzaizuen?
- Gustatu… Beno, gustatu bai itten zan, baiño guk geok hola, zea, ogie gutxi, ordea, ordun´e eta guk gaiñe hola jarri zean gaiñen ta jaten gendun. Baiño hemengo nere, gure umek, eskolatik etorri ta zean jartzen nien, katillu baten, goizen [gaiñekin], eta ogi... bi ogi tarten. Hemen beak esaten due “ene, ze goxoa!”, azukrea botata. Indar zerbaitt in beharra zeon gaxoi, indar itteko. Ta guk, berriz, indarra ez gendun izango, baiño guk esnegaiñe. Ta eskolati etxea jundakon, intxaurrak. Guk intxaur asko izaten gendun, eta aldiko dozena erdi bat eo hola. Baiño ogi gutxi! Ogie udarako gordetzen zan. Ordun...
- A bai?
- Guk bai. Gure etxen behiñipehin hala itten zan, udarako ogie gorde.
- Ta negun talua jan?
- Negun? Eguardin’e taloa, egualdi txarra baldin bazan. Hoi bai, taloa! Eta, aizu, eskolati etxea jun, eta nik ez dakit ze... babarrunan saldakin taloa zuku-zuku-zuku in, ta fuente bateti jartzen zan ordun, e! Ta danak handik jan. Geo baburruna. Eta gu talo ta esne zalek giñen, eta uaindio’re jango nukela iruitzen zat, esne hotzakin talo beroa.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia