Gerra garaian baserrian lan handia egin zuen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ABL-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra etorri zenean, anaiak soldadu joan ziren. Aitak erreuma zuen eta ahizpak eta biek jetzi behar ardiak. Gerra denboran ere lana soberan. Ahizpa segan ere ibili zen. Ama elbarrituta zegoen. Anaia bat etxean gelditu zen lana aurrera ateratzen laguntzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ABL-004/009
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Baserria » Baserriko lanak
Transkripzioa
- Ai zea... gerra aurreko kontutaz ai zea zu.
- Bai.
- Ta orduako holako zea... liskarrak eta?
- Bai. Bai, bai, gerra aurria [eon] zan. Gero gerra etorri zan. Eta aitte, aitte zana, hola eskuk okertu zitzazkion, zeak, reumak, baiño... baiño... kozkorrak ateata ta. Bi anai soldau eta, zaharrena libratzeko, hirugarrena soldau jun zan. Eaman zuen. Eta, aizu, aittek ardiei lepoti heldu, eta ahizpa —hil zuen gaixoa, nere aurrekoa zan—, Maria izena zuna, eta, harek eta nik ardik jetzi. Guk ze jetziko giñuzen?
- Zer ziñaten txikik ordun?
- Txikik? Bai, nik hamar urte, nik hamar-hamaika urte nittun. Eta hamasei urtekin aitte ta ama hilda geldittu giñen. Pentsa ze pasatakok gean!
- Ta zuek ordun, gerra aurretik, hoixe, baserrin, eskolan ta hola.
- Bai.
- Ta gerra garaian ze kanbio izan zan o zuek nola bizi izan zenduen hoi ?
- Gerra denboan? Ba guk lana in behar ordun’e. Bai. Leheno esan dizutena, artzai ta, etxeako… etxen lan… bueno, uain bezelako ganau taldeik-eta ez, bost behi izaten zien. Eta hairi jana eman ta, hairi arbie ekarri ta, belarra ta [udaran] belarretan ta… Ene! Ni ez nintzen aitzen, baiño nere ahizpa segan aitzen zan belarra ontzeko ebakitzen. Pentsa ! Aittek, aittek ez zun… harek ez zun [gixajok]. Ta ama, berriz, enbalidua gendun.
- Ta anaiak soldadu.
- Anaiak soldadu, ta han zien mixerik. Gero anai gaztea, ni baiño gaztegoa, hue etxen zan, hue etxen eoten zan. Ta, bueno, aittei ta [lagun]. Bai, endredoa zan ordun´e ta! Ez oain [aiñe] ardi pentsuk-eta ematen-ta ordun ez zan, baiño haik zaindu in beharra zeon. Ta gero gazta in behar ta, arkume ta... uf!
- Lana sobran.
- Bai, bai.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!