Zarautz (Gipuzkoa)

Eskoletan antzerki irakasle lanetan

Eskoletan antzerki irakasle lanetan <p>18 urterekin begirale titulua atera zuen. Haur eta gazteekin dagoenean antzerkia asko erabiltzen du. Orain eskoletan ere irakasten ari da. 7tik 11 urte bitarteko haurrekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-168-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

18 urterekin begirale titulua atera zuen. Haur eta gazteekin dagoenean antzerkia asko erabiltzen du. Orain eskoletan ere irakasten ari da. 7tik 11 urte bitarteko haurrekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan duzu baita ere umeakin egiten duzula lan aisialdian
-Bai
-Eta normalian zer dakazu titulu bat edo?
- Bai titulua, bai begirale titulua, hoi da, umiakin lan iteko begirale titulua, hoi da, hemezortzikin atera nun, eta bueno beti gustatu zait gazteekin o bai umiakin lana itia
-Eta hor antzerkia erabiltzen dezue?
- Bai, bai asko, asko erabiltzen det, antzerkia erabiltzen det “a tutiple, a“tutiple”, bai, nik txoakeiak re iten ditut, payaso pixkat, payasoana ere itet ta ordun ondo.
-Leheno esan dezu adibidez eskolak ematen ai zeala, ezt?
Bai
-Nun emate ituzu?
- La Sallen, Ikastolan, Orion eta Donostin
-Ikastetxetan ematen dituzu, ezta?
- Bueno, bai hoi da.
- Eta noiz ematen dituzu klaseak, klase orduetan ala haurrek dakaen denbora librean?
- Klase ordutan
-Klase ordutan?
-Hoi da.
-Zenbat urteko haurrai ematen diozu?
-Hamar-hamaika urtekuai, hamar-hamaika eta zor, sei, bueno zazpi urtetikan gorakoak, hamar-hamaika urteraiño.
-Zenbat denbora osea urte guztikoa?
-Urte guztiko programa bat da, ba Patxikin da iten detena. Patxi ez dakit zenbat urtetan daon klasiak ematen antzerkikua ta bueno ni berekin nao. Ta gero ni aparte, La Sallekuakin oain dala ez dakit zenbat urte hasi zian antzerkia iten gero ez dakit ze mobida eon zan, ta gelditu zian, ta oain berriz´e sartu da ta bueno, oain astian lau ordu ematen ditut La Sallen, eta gero, eta gero Orion ba berdiña, astian ordubete ematen det bueno zerbait da.
-Umien eskolaordutan?
- Hoi da, ordutan.
-Eta nola da hori?
-Eske azkenian umia etortzen dira ondo pasatzera, antzerkira etortzen dira ondo pasatzera. Ez dute nahi liburua, ez dute nahi “pues yo que sé”, bueno ba pixkat askatzia, pixkat tontuana iten, bueno tontuana ez dakit esan, baiño ondo pasatzia, orduan ez dakat helburu garrantzitsuena hori da azkenian
-Ta obra bat prestatzen dezue?
- Bai obra bat ari gea prestatzen, bueno batez ere La Sallekuakin, Romeo eta Julieta, beraiek nahi zuten ta bueno hor gaude Romeo ta Julieta iten
-Ta gero obra hori emanaldia ingo due?
- Bai La Salleko horko areto baten bai, aber ze gertatzen dan.

Egilea(k): Aitor Aizpurua Belaunzaran (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia