Antzuola (Gipuzkoa)

Eskola kontuak; irakasleak

Eskola kontuak; irakasleak Eskola kontuak. Neskak alde batetik eta mutilak bestetik. Irakasle bakoitzarekin zer ikasi zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola kontuak. Neskak alde batetik eta mutilak bestetik. Irakasle bakoitzarekin zer ikasi zuten.

Transkripzioa

-Hamar-hamabi ikasle orduan eskolan?
-Neska-mutillak ez, mutillak bakarrik eta neskak bakarrik. Orduan ez euan neskak eta mutillak nahasi. Pentsau be.
Kontxita: Bi maestro eta bi maestra. Oin hemezortzi edo egongo die. Eta guk hasi ta bukau horretxekin ein giñuan.
-Esan dozu bi maixu. Eta zenbat urtera arte bakoitzakin, zela izeten zan?
-Neurri batekuak zien bixak. Nik lelengo Don Eliasekin ibilli nintzan, zortzittik hamarrera. Hamarretik hamabira Don Josekin. Harekin dibujuak eta hola bazeren. Mapia, mapak-eta egin eta... Mapia eitten giñuan ipiñi kristalian eta mapia han kalkau eitten giñuan. Kalkau.
-Cecilia: Hori erreza orduan eittia.
-Eta ze ikasten ziñuen orduan?
-Bueno. Ointxe ikasten dana.
-Matemaitikia?
-Oin danak diferente. Guk danak ikasi giñuzen eskola baten. Matematika, Geometria, Gramatika, Historia Sagrada. Historia Sagrada be bai, horrek danak nik buruz [...].
Kontxita: Esan nahi dau, liburu baten. Zeretzen lelengo "Grado Preparatorio", gero "Grado Medio" eta gero "Grado Superior". Eta hantxe zeretzen pues todo, todo.
-Orduan dana liburu baten eta handik ikasten zenduen Geometria eta...
-Moral be bai, e, Moral be.
-Eta zer ikasten zan Moralen?
Cecilia: Urbanidad.
-Edukaziñua.
(...)
-Orduan gauza asko ikasten zenduen, ez?
-Bai.
-Maixuak-eta gogorrak zien?
-Ez, ez. Norbera pixkat moldau ezkero...
Cecilia: Alumnuak izango zien formalak-eta. Orduan be danerakuak.
-Norbera pixkat formal ibilli ezkero... Sekula ez nintzan kastigau, sekula be ez. Behin egon nintzan, bai, Don Josekin, paretai.., paretian ipiñi hola eskuak-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia