Antzuola (Gipuzkoa)

Herriko eskola; eskola txikia

Herriko eskola; eskola txikia <p>Bera umea zeneko irakasleak: don Jos&eacute; Gonz&aacute;lez eta don El&iacute;as Pascual. Lehenengo, eskola txikira joaten ziren, sei urtera arte. Han gehienbat jolastu egiten zuten. Zazpi urterekin, eskolara pasatzen ziren. Alfonso XIII.aren argazkia zegoen bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-059-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera umea zeneko irakasleak: don José González eta don Elías Pascual. Lehenengo, eskola txikira joaten ziren, sei urtera arte. Han gehienbat jolastu egiten zuten. Zazpi urterekin, eskolara pasatzen ziren. Alfonso XIII.aren argazkia zegoen bertan.

Transkripzioa

-Herriko eskolia esan dozu eta akordatzen zara irakaslia edo maistrua zein zan?
-Don Jose Gonzalez bat, eta bestia Elias Pascual. Bixekin ibili nintzan. Don Elias Pascual eta bestia don Jose Gonzalez.
-Eta zelan gogoratzen dozuz? Zelakuak zian? Gogorrak?
-Ba, ba. Honek (emakumeenak) gogorrauak. Guk hainbestekuak. Bai lelengo maistrua eta bigarrena be bai. Eta honen..., andra bat "armas tomar".
-Orduan suertia euki zenduen zuek.
-Bai.
-Zenbat urtekin hasi zenduan eskolia, gutxi gorabehera?
-Ba zazpikin edo. Lelengo txikixak eskola txikixan. Seikin orduan. A-e-i-o-u eta. Gero bazeren hola bat, bi, hiru, kontatzen, hamar, hogei arteko hola biribil batzuk, eta han bat, bi, hiru, lau... Eta kontatzen ikasi.
-Eta eskola txikixan euskeraz eitten zenduen?
-Bai, eskola txikixan bai. Gurekin ibilli zan maistriak erderaz be ez zekixen.
Cecilia: Bertako emakume bat.
(...)
-Eta eskola txikixan orduan ze hasten ziñazien, sei urte...?
-Bai, sei urte arte. Sei urtetik zortzira arte. Gero zazpi zortzikin beste eskolara.
Kontxita: zazpirako bai, seikin ez.
-Eta hor eskola txiki horretan ze ikasten zan, letrak edo?
-Etxetik bialdu eta hantxe. Bat, bi, hiru, lau, holakoxiak kontau, eta gero maistriak kontun batzuk esaten ba[zeban], ez dakit.
Cecilia: maistria ez zan tituloduna.
-Bertako emakume bat ume txikixak erabiltzeko.
-Ze izen zekan?
Cecilia: Maria.
(...)
-Eta eskola txiki hori nun zeuan?
-Aldamenian. Txikixaua. Bestia altuaua. Oin dana bat dao, baina haura txikixaua.
Kontxita: oin guarderixia badao ba. Ba txikixaua, teillatua bajuaua. Holakotxe lokal bat zan, oingo komidadeik ez zeuan. Zeretzen bankuak. Bankutan jartzen giñan eta haretxei eraitten: bat eta bi eta hiru eta lau. Kantun batzuk eingo giñutzen.
Cecilia: errezatzia izengo zan gehixen orduan. Otoitzen batzuk izengo zien gehixen.
-Eskolan [apaiz] edo zerik. Orduan ez. Republikia be bazauan eta orduan ez euan... Erregia zeuala sartu nintzan ni eskolan. Erregia, "Alfonso Trece" eskolan, kuadrua, e. "Alfonso Trece".
-Hori eskola txikixan?
Kontxita: Eskola txikixan ez, eskola txikixan ume zaintzia.
-Bat zan Riojakua, Elias Pascual, Harokua edo. Eta bestia Valladolizkua edo Salamankakua edo, ez dakit nungua zan.
-Alfonso Treceren erretratua zeunken bertan; zeozer egin behar izaten zenduen, goizian errezuren bat?
Kontxita: Ez. Gero Franco etorri zanian, gero bai. Baiña bestela ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia