Oiartzun (Gipuzkoa)

Eskolak eta Eguazkialde

Eskolak eta Eguazkialde <p>Gurutzeko eskolak Diputazioarenak ziren. Juanito mutil koskorra zela egin ziren bere etxea eta eskola. Galdosena bezala ezagutzen dugun etxea Eguzkialde da eta bi puskatan egina da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-060-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurutzeko eskolak Diputazioarenak ziren. Juanito mutil koskorra zela egin ziren bere etxea eta eskola. Galdosena bezala ezagutzen dugun etxea Eguzkialde da eta bi puskatan egina da.

Transkripzioa

- 'Ta hoik zer zin, nik aitzia badut Diputaziyunak 'ro zila eskolak? Beste auzotan ez bezela diputaziyunak zila 'ro...
- Bai, bai.
- Garai haitan diputaziyuk in zittun hoik. Haiyen eskutikan behintzat. Haiyen eskutikan.
- Ordun zuek beti izandu zuten hor eskola?
- Hoik in zian ni mutil koskorra nintzala in zian. Eskola hoi 'ta itxi hau're bai honuzkua. Dembo berian in zian. Leno gu han bizitzen giñan 'ta geo eskola 'ta hau dembo berin in zian.
- Hau gerra hasteko bukatua zen, iña zen.
- Bai, bai, iña bai.
- Gu gerra, gerra gu torri 'ta seittun hasi zen gerra. Gu honea Iartzatik honea torri 'ta seittun gerra hasi zen bai.
- Hogeita hamaseiyan.
- 'Ta enkarguta honea tortzen giñan ordun'e.
- Bai, itxi hau da bi puskatan, bi puskatan iña itxi hau. Hauzko ayeka, erdiyan hauzko ayeka, hau, aldi hau biño hamar urte gehiyo, zarruo, zarragua da. 'Ta hok anaiyak denak, ni ez gaiñekuak han jaiyuk dia 'ta ni berriz itxi hontan.
- Hau hemen.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia