Morga (Bizkaia)

Dotrina buruz ikasita komunioa egitera

Dotrina buruz ikasita komunioa egitera <p>Eguerdiko hamabietan kanpaiak entzuten zirenean, eskolatik irten eta elizara joaten ziren dotrinara. Gerra ostean oso abade ona egon zen Morgan, dotrina ondo erakusten zuena. Komunioa egin orduko goitik behera ikasita izan behar zuten dotrina. Besterik beharbada ez zuten jakingo, baina dotrina buruz. Euskaraz ikasten zuten, baina errezoak-eta erdaraz ere ikasi zituzten eskolan. Asentzio egunean berrogei kredo errezatzen zirela dio emazteak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eguerdiko hamabietan kanpaiak entzuten zirenean, eskolatik irten eta elizara joaten ziren dotrinara. Gerra ostean oso abade ona egon zen Morgan, dotrina ondo erakusten zuena. Komunioa egin orduko goitik behera ikasita izan behar zuten dotrina. Besterik beharbada ez zuten jakingo, baina dotrina buruz. Euskaraz ikasten zuten, baina errezoak-eta erdaraz ere ikasi zituzten eskolan. Asentzio egunean berrogei kredo errezatzen zirela dio emazteak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta dotriñie nun ikesten zenduen?
- Dotreñie, dotreñie komuniñue ein orduko hasi goixen ta behera, “a raja tabla”.
- Emaztea: Etzien ta astien erdixen eskolan eta domakatan gu geuk Kruzien elixan. Beti.
- Abadie beti hamabixek noiz joko zittuzen /jokottuzen/! Joten zittuzen kanpak eta itxaroten, zerien, eskolatik urteten genduenien, danok zerera, elixara dotreñera. Eta arterau zerekoa eon zan, Andra Mariko bat ta harek, lobak euki zittuzen handitxuek eta harek imin zittuzan /iminttuzan/ batzuk, batzukaz; ta bestiek abadiek beste batzuk eta holan, grupoetan imintte, ikesten dotriñan. Ene! Eta gero, gerraostin etor jakun Karmenetik don Enrike. Ha, eon zan gero, urte asko ein euen Morgan. Abade ona! Ta harek be, itzela, itzela dotreñi irakasten. Bueno, puf! Orduen, ordusn komuñinorik ez euen eitten iñok, dotriñie dana goixen hasitte behera ez bakizun. Ordun guk ya, komuniñu ein orduko, besterik ez, igual eskribitan ta leitan ez zuen jakingo baina dotriñie buruz dana.
- Dotriñie bai zala euskeraz, ezta?
- Ba, ba, bai, euskera. Euskera. Gero guk geuk guk eskolan erderaz be bai ikes gendun. Agur Marixa ta bestie ta zerak guxtixek.
- Emaztea: Asentziño egune dala-ta berrogei kredu-ta, errexa erain. Bueno, gero guresoak be bai! Ume bakotxari kartilli-ta emonda. Bota lekue banan imindde-ta.
- Bueno, orduen orduen diferentie.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia