Morga (Bizkaia)

Konfesatzera joan zen baserritar lapurraren txistea

Konfesatzera joan zen baserritar lapurraren txistea Txahala eta behia lapurtu eta hurrengo udaberrian konfesatzera joan zen baserritarraren txistea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txahala eta behia lapurtu eta hurrengo udaberrian konfesatzera joan zen baserritarraren txistea.

Transkripzioa

- Hau txistie be konteu biher dot /biot/. Iguel… Bi joan zien ta bik, beheixe ta txahala ostu zittuezan /ostuttuezan/. Ez dakixu hori? Behixe ta txahala. Ta gero klaro, orduen gero ixeten zan ba nabo-lora denporan ixeten zan ba konfeziñoa. Bakizu, Pazko denporie, ja naboak loratute eoten zin denporan-ta. “Oin ño behixe ta txahala ostixek, ba oin konfesetan joan bixuau, ba!” esan otsien bata bestiai ta “bai”. Eta pentse due baze, “neu jungo naz lehenengo” esan dotso, “eta nik ba txahala ostu dotela, esango dotset, ta gero ba, behexina zertxo hartzeko”. Eta joan ta konfesetan ta ba: “txahala ostu dot-eta”. Hori esan dotsonin abadiek: “Hi!” altxeu ein da abadie eta “geldi!” esan dotsola sorbaldatik agarraute, “geldi” esan dotso. “Hamen dau behixe ostukoa be-ta”. Eta bueno, holan izen da-ta. Emon dotso asoluziñoa ta joan da. Urten deu eta: “Ze esan duu?” esan dotso /esantso/ bestiek, eta: “Ez deket konfeseu biharrik, neuk ein dotsiet /eintsiet/-eta esan dotso /esantso/ gero.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia