Morga (Bizkaia)

Anaia eta beste lau morgatar fusilatu Ferrolen

Anaia eta beste lau morgatar fusilatu Ferrolen Anaia eta beste lau morgatar fusilatu egin zituzten gerra denboran. Garraio-marinan lan egiten zuten, Ferrolen suertatu ziren, eta harrapatu eta garbitu egin zituzten. Handik gutxira, kapitainak bakean uzteko agindua eman ei zuen, baina ordurako berandu zen. Denera hogei bat izan ei ziren fusilatuak marinelen artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia eta beste lau morgatar fusilatu egin zituzten gerra denboran. Garraio-marinan lan egiten zuten, Ferrolen suertatu ziren, eta harrapatu eta garbitu egin zituzten. Handik gutxira, kapitainak bakean uzteko agindua eman ei zuen, baina ordurako berandu zen. Denera hogei bat izan ei ziren fusilatuak marinelen artean.

Transkripzioa

- Ta bueno, anaixe bat gerra denporan afusilleu euren. Ha ta beste lau, Morgatik bost oseake, bost Morgatik afusilleu zittuezan. Ba kapittana Cadiztik Ferrolera etor zieen. Eta kapittanak salidie emon barkueri, eta Ferrolen gero hasi zienien, kapittana porture sartzeko barkue, kapittana ez zuen topau ta sartu euren barkue, baia momentuen, ensegida atrapeu ta afusilleu zittuezan danak, bat izen ezien hamalau urtekoa. Eta harek bota afusilleu bera, eta momentuen, deittu eban kapittanak: izteko geldik hareri ze, bera han dauela-ta. Baia ya ordureko eindde eon zan ein biherrekoa.
- Baia zure anaixek karguren bat edo zozer euki eban, ala?
- Ez, ez, ez. Horrek ba orduen bakixu, fabriketan ta hametik, baiño ixeten zan, nabegetan. Ordun ba, irebazten dirue, dirue irebazten. Eta oin bixen bittartien, harek ariñautik, gerrie urten baiño ariñautik ibili zan ha, ba barkuen nabegetan. Eta ha eta beste Morgatik, oseake, beste lau, bost ixen zien. Eta danak bertan hil, afusille zittuezan. Ez dakit zemat izen zien, hogeixen bat-edo bai guztire.
- Ta nun hori?
- Ferrolen.
- Han Ferrolen?
- Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia