Morga (Bizkaia)

Anai-arrebak kartzelan edo Frantziara ihesi

Anai-arrebak kartzelan edo Frantziara ihesi Anaia batek zazpi urte egin zituen soldadutzan eta Langileen Batailoietan. Beste anaia bat, beldurtia oso, ihesi joan zen Frantziara; eta, itzuli zenean, bi urtez eduki zuten kartzelan. Lau arreba Frantziara joan ziren ihesi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaia batek zazpi urte egin zituen soldadutzan eta Langileen Batailoietan. Beste anaia bat, beldurtia oso, ihesi joan zen Frantziara; eta, itzuli zenean, bi urtez eduki zuten kartzelan. Lau arreba Frantziara joan ziren ihesi.

Transkripzioa

- Eta gero beste anaixie be, oiñoarren bixi de, larogeta hamalau urtekoa, ha be urte asko eon zan. Hak be, urte asko ein euen, zazpi urte ein zittuzen harek be soldadu. Te gero eon zan gerri pasetan Batallón Trabajorietan eon zan; ha ta beran lagunek, beran kinttoak, beste lau edo bost, bertako Morgakoak. Eta bueno, gero beste anaixa bat, ha billurtixe ixen zan, eskopetiei ukituten be, billurre dekola ta gerriei eskapa ein otsen Frantzixera. Ta handik etorri zanien, ba kartzela sartu gure euen, sartu euren, Tabacaleran Bilbon egon zan, ez dakit zemat,urte, urte paren bat, edo igual eingo zittuzen han. Eta ordun bakixu, gerra denporako kontuek, gerra denboran, arrebak igual, hiru-lau arreba-edo joan jatenzan Frantzixera. Lau? Bai, lau ixengo zien, Frantzixa joan zin, gerriai eskapetan. Lehenau baebakuaziñoa edo esaten jakien ba. Ba ta gerri pasata gero etor zien. Ta holako kontuek.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia